Edukira joan

Álvaro Morte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Álvaro Morte

(2020)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÁlvaro Antonio García Morte
JaiotzaAlgeciras1975eko otsailaren 23a (49 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSchool of Cinematography and Audiovisual of the Community of Madrid (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta enpresaburua
Altuera1,83 metro
Lan nabarmenak

IMDB: nm1486647 Allocine: 726568 Rottentomatoes: celebrity/alvaro_morte Metacritic: person/lvaro-morte
Facebook: AlvaroMorteOficial Twitter: AlvaroMorte Instagram: alvaromorte Edit the value on Wikidata

Alvaro Antonio Morte Garcia Perez (Algeciras, Cadiz, 1975eko otsailaren 23a), Alvaro Morte ezizenez ezaguna, aktore espainiarra da, telesailetan egindako lanagatik ezaguna. Gabriel Aretaren papera egin zuen Amar es para siempre[1] filmean, Lucas Moliner-ena El secreto de Puente Viejo-n[2] (biak Antena3ren ekoizpenak) eta Sergio Marquía-rena Vancouver Media ekoiztetxearen La casa de papel(2017-2021), Atresmedia Telebistagaz[3]alkarlanean. Telesaila Netflixen eman ondoren, eta arrakasta globala izan zuen, aktoreari ospe handia emanez Espainiako mugetatik kanpo.[4]

Alvaro Morte Algecirasen jaiotako aktore espainiarra da, eta telesailetan egindako interpretazioengatik da ezaguna. 1999an Kordobako Arte Dramatikoko goi-mailako eskolan graduatu zan. 2012an "300 Pistolas" izeneko antzerki konpainia sortu zuen eta “El lazarillo de Tormes”, “Tres sombreros de copa”, “La casa de Bernarda Alba” eta “El perro del hortelano” antzezlanak zuzentzen hasi zan.

Telebistako bere ibilbideko rol garrantzitsuenak Bandolera, Amar es para siempre, El secreto de Puente Viejo eta La casa de papel telesailetan izan dira, guztiak Antena 3en emanak. Telesail horietako azkenak, Netflix plataforman ere emana, hainbat saritarako izendapena ekarri dio: telesail[5]bateko aktore protagonista onenaren Feroz saria, aktore nagusi onenaren Aktoreen Batasunaren saria, aktore onenaren Zapping Award saria eta aktore onenaren Iris saria.[6]

2018an, Oriol Paulo zuzendariaren Durante la tormenta film luzea egin zuen, Adriana Ugarterekin batera, eta arrakasta handia izan zuen nazioartean. Urte bat geroago, Movistar+ El embarcadero fikzioko protagonista izan zen, Irene Arcos eta Verónica Sánchezegaz batera. Bigarren denboraldia amaitu arte iraun zuen. 2020an, Orange TV [7]Espainian emandako The Head nazioarteko fikzioaren banatzailearekin bat egin zuen. 2021ean Amazon Prime Videon estreinatu zuen “La rueda del tiempo” superprodukzio estatubatuarra, Logain Ablar bezalako paper nagusiagaz. Gainera, Sin límites telesailerako protagonistaren papera iragarri zen, Prime Video eta Telebista Española kateen arteko koprodukzioa.[8]

Telekomunikazio ikasketak egiten hasi zen, baina laster ezagutu zuen interpretazioaren munduarekiko bokazioa, eta Kordobara eta, ondoren, Finlandiara joan zen Arte Dramatikoa ikastera, beka bati esker.

Urteak Tituloak Pertsonaia Notak
2002 Hospital Central Bombero / Buzo 2 kapitulu
Policías, en el corazón de la calle Sin información 3 kapitulu
2007 - 2008 Planta 25 Ray 64 kapitulu
2008 Aída Jefe de Luisma kapitulu bat
2009 ¡A ver si llego! Pablo 6 kapitulu
2009 - 2010 Cuéntame cómo pasó Toño 4 kapitulu
2010 Las chicas de oro Sin información kapitulu bat
2011 - 2012 Bon día, bonica Román 60 kapitulu
2012 Isabel Soldado de Girón kapitulu bat
La memoria del agua Miguel Suárez Toro 2 kapitulu
2012 - 2013 Bandolera Adolfo Castillo 14 kapitulu
2014 Bienvenidos al Lolita Narrador 4 kapitulu
El Príncipe Ballesteros kapitulo bat
Víctor Ros Donato Vergel kapitulo bat
Amar es para siempre Gabriel Areta 32 kapitulu
2014 - 2017 El secreto de Puente Viejo Lucas Moliner 537 kapitulu
2017 - 2021 La casa de papel Sergio Marquina «El Profesor» 41 kapitulu
2019 - 2020 El embarcadero Óscar León Faus 16 kapitulu
2020 El último show Él mismo kapitulu bat
The Head Ramón 6 kapitulu
2021 La rueda del tiempo Logain Abbair 4 kapitulu
2022 Sin límites Elcano 6 kapitulu
Historias para no dormir Sin información kapitulu bat
Urteak Tituloak Pertsonaia Zuzendaria
2007 Lola, pelikula Rafael Torres Miguel Hermoso
2018 Durante la tormenta David Ortiz Oriol Paulo
2022 Objetos Mario Jorge Dorado
Urteak Sariak Nominazioak Lana Emaitza
2018 Feroz Saria Telesailaren aktore onena La casa de papel Nominatua
2018 Aktoreen Saria Telesailaren aktore onena Nominatua
2018 Zapping Award aktore hoberena Nominatua
2019 Iris Saria Aktore gizon onena Irabazlea
2019 Unioen Saria Filmaren aktore onena Irabazlea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Valencia, Alberto. «Segunda Temporada» Amar es para siempre (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  2. (Gaztelaniaz) Telenovela, Por. (2016-12-22). «Álvaro Morte deja ‘El secreto de Puente Viejo’» Diez Minutos (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  3. (Gaztelaniaz) «Álvaro Morte: «La casa de papel va a marcar un antes y un después en la forma de tratar la ficción en este país»» abc 2017-06-27 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  4. (Gaztelaniaz) Roca, Ana. (2020-08-15). «Álvaro Morte, el éxito inesperado de un hombre tranquilo» El País (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  5. (Gaztelaniaz) Redacción. (2019-11-29). «El algecireño Álvaro Morte, nominado a los Premios Feroz por 'La casa de papel'» 8directo (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  6. (Gaztelaniaz) Redacción. (2019-11-19). «'La casa de papel', gran triunfadora de los Premios Iris 2019» Vertele (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  7. (Gaztelaniaz) Such, Marina. (2020-06-19). «Álvaro Morte entró en ‘The Head’ casi por casualidad» Fuera de Series (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  8. (Gaztelaniaz) RTVE, PRENSA. (2021-04-22). «Rodrigo Santoro y Álvaro Morte, protagonistas de 'Sin límites'» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[[Kategoria:Espainiako telebista aktoreak]