Übermensch

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Honela mintzatu zen Zaratustra, Friedrich Nietzscheren lana, kontzeptu hori garatzen duena.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Nietzscheren bizitza eta pentsamendua ulertzeko bideoa.

Friedrich Nietzscheren filosofiaren arabera, Übermensch bat (supergizakia edo gaingizakia moduan itzuli daitekeena) heldutasun espiritual eta morala lortu duen gizakia da.[1] Bere balio-sistema propioa sortzeko gai da, bere botere-borondatetik datorren guztia ontzat hartuz. Kontzeptua autorearen Honela mintzatu zen Zaratustra liburuan garatu zuen, Nietzscheren kontzeptu ezagunetakoa bilakatuz.

Supergizakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes handienaz defendatu duen ideietako bat da kristautasunak irudikatutako balio tradizionalek pertsona ahulenak moralitate esklaboaren mende jartzea, «espiritu taldekoiaren» mende, inguruan gertatzen den orororekiko etsipen- eta konformismo-egoera baino ez baitute eragiten haietan. Haren ustez, balio horiek desagertu egin behar dira, Übermensch deitu zion gizon idealaren prototipoa irudikatuko duten beste batzuk ager daitezen. Erlijioek ezarritako moralaren aurka egiten du, eta pertsonen sakonenetik sortzen den morala bultzatzen du.

« Begira, gaingizona aldarrikatzen dizuet!

Gaingizona da lurraren zentzua. Zuen nahiak esan beza: gaingizona bedi lurraren zentzua! Senideok, lurrari leial irautea gomendatzen dizuet eta ez sinetsi munduaz-gaindiko itxaropenez mintzatzen zaizkizuenei! Pozoi-nahastaileak dira, jakinaren gainean ala ez. Bizitzaren arbuiatzaileak dira, hilaginean daudenak eta beren burua pozoitu dutenak, lurra nekagarri zaienak: ai, alde egingo balute!

»
Honela mintzatu zen Zaratustra, Friedrich Nietzsche[2]

Itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992ko abenduaren 9an Xabier Mendigurenek Honela mintzatu zen Zaratustra liburuaren itzulpena argitaratu zuen.[3]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Respecto a qué traducción se considera más adecuada, véase la página de discusión.
  2. Friedrich Nietzsche. Honela mintzatu zen Zaratustra, itzultzailea Xabier Mendiguren Bereziartu, "Klasikoak euskaraz", 1992-12-09. 84-88303-53-X.
  3. «KLASIKOAK bilduma - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).