Ángela T. Leiva Sánchez

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Ángela T. Leiva Sánchez
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÁngela Teresita Leiva Sánchez
JaiotzaVilla Clarako probintzia1948ko azaroaren 10a
Herrialdea Kuba
Lehen hizkuntzagaztelania
Heriotza2014ko ekainaren 3a (65 urte)
Hezkuntza
HeziketaHabanako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria eta ikertzailea

Ángela Teresita Leiva Sánchez (Villa Clara, Kuba, 1948ko azaroaren 10aHabana, 2014ko ekainaren 3a) botanikari eta fitogeografo kubatarra izan zen. Lorategi Botaniko Nazionalaren sortzailea eta zuzendaria izan zen, eta Ingurumenaren Sari Nazionala jaso zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980an Zientzia Biologikoetako lizentziatura lortu zuen, Habanako Unibertsitatean, eta bertan, doktoretza, 1990ean. Unibertsitate horretako Biologia Fakultatean jarduera akademikoak garatu zituen. Kubako Lorategi Botaniko Nazionalarekin lan egin zuen, Habanan, eta zuzendari kargua hartu zuen 1972an.[1]

Aditu-talde handi batekin koordinatuta, erakunde zientifikoan espezie exotikoak eta natiboak landatzeko lanei ekin zieten. Tokiko aleak biltzeko, Karibeko uharte osoan zehar espedizioak antolatu behar izan ziren. Angelak, bere ikaskideekin batera, inguru korapilatsuenak bisitatu zituen eta ekosistema ezberdinetako espezimenen aukeraketan lagundu zuen. Urte horietan, palmondoekiko lilura ezagutu zuen, batez ere Petate palmondoarena, Kubako mendebaldeko muturrean bakarrik aurkitu zen espezie endemikoa.[2][3]

Ángela lehen urratsak ematen hasi zen bere bi proiektu akademiko konplexuenetan: Kubako flora kontserbatzea eta herrialdeko landare eta ekosistema mehatxatu nagusiak identifikatzea. 1984an Lorategi Botaniko Nazionalak hogei mila ale zituen, eta ahalmen handiko mintegia bat ere, erakundea landu eta aberasteko lanak bermatzen zituena. Martxoan publikoari ireki zizkion ateak.[2]

XXI. mendeko lehen urteetan Ángela Bahia Hondara itzuli eta Petate palmondoaren birpopulazio lanetan hasi zen. Horretarako komunitate zientifikoa eta bertakoak inplikatu zituen proiektu baten garapena bultzatu zuen. Inguruko mikromintegietan (beren habitat naturaletik ez urruntzeko) palmondo berriak erein zituzten, eta urte batzuetako jarraipena egin ondoren, espezie kopurua nabarmen ugaritzea lortu zen.[2]

Petate palmondoa

Argitalpen batzuk[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2002. Los Jardines Botánicos como atractivo turístico. PARJAB 3-8 (5)
  • esperanza Peña García, Ángela t. Leiva Sánchez, pedro i. López García, julio c. Lazcano Lara. 2001. Contribuciones a la conservación de especies cubanas amenazadas y ecosistemas.
  • 2000. Checklist of Cuban Palms. Journal of the International Palm Society 44 (2):69-84
  • 2000. Lista taxonómica actualizada de las Palmas de Cuba. Revista Jard. Bot. Nac. Univ. Habana. 21(1): 3-7
  • 1991. Gaussia spirituana Moya et Leiva, sp. nov.: una nueva palma de Cuba Central. Revista Jard. Bot. Nac. (La Habana) vol. XII
  • 1990. La distribución del género Dendrophthora en Cuba. Revista Jard. Bot. Nac. (La Habana) 11 (1):23-39
  • 1969. Efecto del látex de Euphorbia subsalsata Hiern sobre el crecimiento in vitro de cultivos de tejidos de zanahoria. Revista Ciencias, Ser. Botánica

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2001. Cuba y sus Palmas. Ed. Gente Nueva. La Habana
  • 1999. Las palmas en Cuba. Ed. Científico Técnica. La Habana
  • Ángela t. Leiva Sánchez, rosalina e. Berazaín Iturralde. 1992. Eremolepidaceae. Flora de la República de Cuba. Ed. Academia de Ciencias de Cuba. 80 pp.

Liburuetako kapituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1992. Origin, Evolución and Diversity on Cuban Plant Genetic Resources. In Hammer K., M. Esquivel eta H. Knupffer, ed. Institut fur Plflanzengenetik und Kulturpflanzenforschung Gatersleben, Alemania
  • Kuba. 1989. In: Floristic Inventory of Tropical Countries. Campbell, DO eta Hammond, H.D. ed. New York Botanical Garden. 315-335 orr.

Ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kidetzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kubako Zientzia Biologikoen Elkartearen sortzaileetako bat eta Botanika Ataleko burua 1979tik 1988ra.
  • Botanikako Kubako Elkartea.
  • Botanikako Latinoamerikako Elkartea, 1989tik.
  • Zientzia Biologikoetako Gradu Zientifikoen Epaimahai Iraunkorra, 1993ra arte.
  • Unibertsitateko Zientzia Kontseilua sortu zenetik 1988 arte, eta 1992an berrizendatu zen.
  • IUBSko eta RELABko Kubako Batzordea.
  • Kubako M.A.B. Batzordea (UNESCO).
  • International Advisory Council BGCI.
  • Kubako Zientzia Akademiako Goi Mailako Zientzia Kontseilua. Natur Zientzien Atala, desagertu arte.
  • Kubako Zientzia Akademiako titularra (bi agintalditan).
  • MINAGRIko Basogintzako Aholku Batzordea.
  • Hiriburuko Berdeguneetarako Aditu Taldea.
  • UICNren SSC/CBSG 2001etik.
  • Caribbean Botanic Gardens Conservation Network-eko Steerring Committee (2002).
  • ACCko merezimenduzko akademikoa 2002ko uztailetik.
  • Kubako Atlas Nazional berriko Adituen Batzordea.
  • Kubako Biodibertsitateari buruzko Mahai-inguruan parte hartu zuen, Washingtonen, 1992ko otsailean, Johns Hopkins University eta Smithsoniano Institutuak babestuta.

Karguak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lorategi Botaniko Nazionaleko Zientzia Kontseiluko lehendakaria.
  • “Flora de Cuba” Batzorde Nazional Zientifikoko presidentekidea.
  • Botanikako V. Kongresu Latinoamerikarraren Batzorde Antolatzaileko lehendakariordea. Habana, 1990.
  • Kubako Lorategi Botanikoen Sare Nazionaleko koordinatzailea (1990etik).
  • Ingurumena Babesteko Kubako Elkarteko (ProNATURALEZA) lehendakaria, 1993-1998.
  • SSC/UICNko Kubako Landareen Espezialisten Taldeko presidentea.

Goraipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Forjadores del Futuro zigilua, 1984.
  • Gizartearentzat erabilgarriena den lanagatik saria, UHk emana, 1984.
  • MESeko ministroaren aipamen berezia 1984an.
  • Alfabetatzearen domina.
  • Carlos J. Finlay Ordena, 1991.
  • Moneta Oroigarria ACCren XXX. Urteurrenagatik, 1992.
  • Ekoizpen eta Defentsarako Domina.
  • Kubako Hezkuntzaren Aldeko Saria.
  • Rafael María de Mendive Domina.
  • Zientziaren Sindikatuko Abangoardia Nazionala, 1994.
  • Habana Hiriko Giraldilla.
  • FARen 40. urteurreneko domina.
  • CTCren XVIII. Kongresuaren Oroitzapenezko Zigilua.
  • UHko Koadro Nabarmena.
  • MESeko Koadro Nabarmena.
  • Ingurumenaren Sari Nazionala.
  • «Leiva» laburdura Ángela T. Leiva Sánchez landareen deskribapen eta sailkapen zientifikoan autoritate gisa adierazteko erabiltzen da.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Jardín Botánico Nacional". .
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Ángela Leiva Sánchez: cuarenta años al servicio de la botánica cubana» Mujeres con ciencia 2023-01-04 (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  3. «Leiva Sánchez, Angela T. (1948-) on JSTOR» plants.jstor.org  doi:10.5555/al.ap.person.bm000078426. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  4. «Leiva Sanchez, Angela T. | International Plant Names Index» www.ipni.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  5. «International Plant Names Index» www.ipni.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Ángela T. Leiva Sánchez