Árpád
Wikipedia(e)tik
Árpád (840 inguru - 907 inguru) Hungariako printze handia izan zen 895 ingurutik 907 ingururaino. Tradizioaren arabera, petxenegengandik ihesi zihoazen zazpi hungariar tribuek printze izendatu zuten Árpád, magiar izeneko tribu indartsuko buruzagia. Árpád gidari, hungariarrak 896. urtean sartu ziren Karpatoetan, eta bulgariar, valakiar nahiz moraviarren aurka borrokatu ziren. Árpád Hungarian 1301 arte gobernatu zuen arpadiar dinastiako lehenengoa izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.