Karpatoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karpatoen satelite bidezko argazkia.
Mendebaldeko Karpatoak, Eslovakia.

Karpatoak edo Karpato mendiak[1] (errumanieraz: Munţii Carpaţi; polonieraz, txekieraz eta eslovakieraz: Karpaty; ukranieraz: Карпати (Karpaty); alemanieraz: Karpaten; serbieraz: Karpati / Карпати; hungarieraz: Kárpátok) Europako erdialdeko mendigune handiaren ekialdeko besoa dira, bere 1500 km luzera Errumania, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Polonia, Ukraina, Austria, Serbia eta iparraldeko Hungarian zehar doa.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpatoak Danubioan jaioak dira, Bratislavaren ondoan. Transkarpatia eta Transilvania inguratzen dituzte eta hego-mendebalderantz jotzen dute, Danubioan berriro bukatzeko, Errumaniako Orşovaren ondoan. Karpatoen luzera osoa 1.500 kilometrokoa da, eta zabalera 12 eta 500 km artean dago. Mendilerroaren mendirik altuenak Transilvaniako goi-ordoki eta Tatra inguruan daude (mendirik altuena 2.655 m Gerlachovský štít da, Eslovakian). Karpatoek 190.000 km² azalera dute, Europan Alpeek baino ez dute handiagorik.

Normalean Karpatoak bere bakantasunean baino ez dira kontuan hartzen, hala ere, bai orografikoki, bai geologikoki zenbait mendilerrotan banatuta daude. Karpatoen eta Alpeen arteko muga Danubio ibaia da, mendilerro biek leku batean baino ez dira elkartzen: Bratislava inguruan dauden Leitha mendiak. Danubio bera Stara Planinarekin muga ere bada. Oder eta Morava ibaien haranak Karpatoei Silesiako eta Moraviako mendigunetik banatzen zaizkie. Beste mendilerro ez bezala, Karpatoak ordokiez inguratuta daude, hego-mendebaldean zabaldi panoniarraz, hegoaldean Danubio hegoaldeko zabaldiaz eta ipar-ekialdean Galitziako zabaldiaz hain zuzen ere.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendilerro handiena Tatrak da.

Banaketa horizontala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanpoaldeko Karpatoak.
  • Barrualdeko Karpatoak.

Banaketa bertikala eta orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpatoen azpi-sailkapena.

Hauxe da Karpatoen banaketa ohikoa (zenbakiak mapari dagokie):

  • Mendebaldeko Karpatoak:
    • 1 Kanpoaldeko Mendebaldeko Karpatoak (berde ilunez)
    • 2 Barrualdeko Mendebaldeko Karpatoak (berde argiz)
  • Hego-ekialdeko Karpatoak:
    • Ekialdeko Karpatoak
      • 3 Kanpoaldeko Ekialdeko Karpatoak (laranja ilunez)
      • 4 Barrualdeko Ekialdeko Karpatoak (laranja argiz)
    • 5 Hegoaldeko Karpatoak -baita Transilvaniako Alpeak ere- (urdin argiz)
    • 6 Mendebaldeko errumaniar Karpatoak (gorriz)
    • 7 Transilvaniako goi-ordokia. (morez)
    • 8 Karpato serbiarrak (arrosaz)
  • Kanpoaldeko karpatiar sakonuneak.

Ibaiak:

Herrialdeak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Karpatoak

47°00′N 25°30′E / 47.000°N 25.500°E / 47.000; 25.500