Petxenego

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Petxenegoa Itsaso Beltzaren iparraldeko estepetako turkiar herri bateko kidea. VI-XII. mendeen artean bizi izan ziren petxenegoak, eta X. mendearen inguruan Don eta Danubio ibaien arteko lurraldeak (gaur egungo Bulgaria, Hungaria eta Ukraina) beren mende izan zituzten. X. mendean, Kieveko erregeen kontra borrokatu ziren, eta Bizantzioko inperioaren kontrako ekinaldiak egin zituzten; 1034. urtean, Kieveko Jaroslavek garaitu zituen, eta 1091n bizantziarren mende geratu ziren eta ia erabat desagertu ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petxenego Aldatu lotura Wikidatan