Edukira joan

Æ

Wikipedia, Entziklopedia askea

Æ (xehez: æ) a eta e hizkiek osaturiko grafema da. Jatorrian ligatura bat besterik ez zen, latinezko diptongoa ordezkatzeko erabiltzen zutena[1], baina zenbait alfabetok, tartean daniera, norvegiera, islandiera eta faroerazkoek, hizki osoa bilakatu zuten.

Frantsesez greziar edo latindar maileguetan erabiltzen dute, tænia edo ex æquo adibidez.

Unicoden duen eskema hau da:

  • Æ larria: U+00C6
  • æ xehea: U+00E6

QWERTY teklatuan, berriz, Alt+0198 (Æ, larria) eta Alt+0230 (æ, xehea) dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Morwood, James. (1999). Latin Grammar. Oxford University Press, 3 or. ISBN 978-0-19-860199-9..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]