Faroera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Faroera
føroyskt
Non mintzatzen den: Faroe uharteakFaroe uharteak
DanimarkaDanimarka
bai eta Norvegia ere
Hiztunak: 60.000 - 80.000
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Germaniarra
  Ipar germaniarra
   Mendebaldeko eskandinaviarra
    Faroera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Faroe uharteakFaroe uharteak
Erakunde araugilea: Føroyska málnevndin
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: fo
ISO 639-2: fao
ISO 639-3: fao

 

Faroera[1] (faroeraz: føroyskt, ahoskera: [ˈføːɹɪʂt]) eskandinaviar hizkuntza uhartetarra da, germaniar hizkuntzen taldekoa. 48.000 bat lagunek hitz egiten dute Faroe uharteetan, eta beste 25.000 inguruk Danimarkan. 1937az geroztik, faroera Faroe uharteetako hizkuntza ofiziala da.

Norvegiera zaharraren eta islandieraren antza du. Venceslaus Ulricus Hammershaimb faroetar hizkuntzalari eta folklorezaleak finkatu zuen feroera idatzia 1846an. 1912an lortu zuten Faroeko biztanleek elizetan eta eskoletan faroera erabiltzeko baimena, eta 1938an hizkuntza nagusi egin zen hezkuntzan. Ahozko literatura aberatsa dute faroetarrek (baladak). 1965ean sortu zen Faroeraren Akademia. Oro har, gaurko hizkuntza eskandinaviarretatik urrun samar dago faroera.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Faroera Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.
Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.