135 Herta
Wikipedia(e)tik
135 Herta, asteroide gerrikoan aurkitutako 135. asteroidearen izena da. 1874ko otsailak 18an aurkitu zuen Christian Heinrich Friedrich Petersek Clintonetik.
Herta, batez beste, eguzkitik 2,42 unitate astronomikoki distantziara aurkitzen diren bi asteroide familietako batekoa da, bestea, Nisarena delarik. Hertak, 80 kilometroko diametroa eta 23ºko okerdura du. M motako asteroidea da.
Familia honetako asteroide batzuk, Kirkwooden hutsunetik gertu daude, Jupiterrekin 3:1 erresonantzian, 2,50 unitate astronomikoko distantziara, eta hutsunera jaurtiak izan litezke, eta, ondoren, Lurra zeharkatzen duten orbitetara jaurtiak. Beraz, familia hau, Nisarenarekin batera, meteorito iturri garrantzitsua izan liteke.
| Aurrekoa 134 Sofrosina |
Asteroidea 1874ko otsailak 18an aurkitua |
Ondorengoa 136 Austria |