Christian Heinrich Friedrich Peters

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Christian Heinrich Friedrich Peters

Christian Heinrich Friedrich Peters astronomo alemaniar bat izan zen. 1813ko irailak 19an jaio zen egungo Schleswig-Holstein estatuko Coldenbüttel herrian, Alemania iparraldean. Astronomia eta matematika ikasi zituen Berlingo unibertsitatean Johann Franz Encke astronomoarekin (bere izena daraman kometaren aurkitzailea), eta Carl Friedrich Gaussen laguntzailea izan zen Göttingenen.

1838an, Siziliara joan zen lan geodesikoetan aritzeko, eta herrialde hartako departamendu honetako zuzendari izendatua izan zen, baina, 1848an, erbesteratu egin zuten matxinatu siziliarren alde agertzeagatik, hauekin elkartuz eta, guduetan, maior mailarekin parte hartuz. Palermo hartua izan ondoren, Frantziara ihes egin zuen, ondoren, Konstantinoplara pasatzeko. 1854an, AEBetara joan zen. Harvard unibertsitateko behatokian eta New York estatuko hiriburu den Albanyko Dudley behatokian lan egin zuen, eta, 1858an, Clinton hiriko behatokiko zuzendari izendatua izan zen.

Peters, astronomo ospetsu bat izan zen, 1861etik 1889 arte, 48 asteroide aurkitu baitzituen (72 Feronia eta 145 Adeona kasu), baita izar karta bikainak egin zituelako ere. 1890eko uztailak 18an hil zen.

Aurkitu zituen asteroideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]