44 Nisa
Wikipedia(e)tik
44 Nisa edo Nysa, asteroide gerrikoan aurkitutako 44. asteroidearen izena da. Hermann Mayer Salomon Goldschmidtek aurkitu zuen 1857ko maiatzak 27an Paristik.
Asteroide honek, Nysas izeneko asteroide taldea sortzen du, honako ezaugarri hauekin: 2,41<a<2,5; e>0,12; e<0,21; 1,5<i<4,3. Eguzkitik bataz besteko 2,42 unitate astronomikoko distantziara aurkitzen diren bi asteroide azpifamilietako bat da, bestea, 135 Hertha asteroidearena delarik. Nisak, 68 kilometroko diametroa eta 3,7ºko inklinazioa du. E klasekoa da.
| Aurrekoa 43 Ariadna |
Asteroidea 1857ko maiatzak 27an aurkitua |
Ondorengoa 45 Eugenia |