1953ko Ipar Itsasoko uholdea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Uholdearen eraginak Herbehereetan.

1953ko Ipar Itsasoko uholdea Europako haize ekaitz erraldoi batek Herbehereak eta Erresuma Batuko kostaldean eragindako ekaitz indartsuaren ondorioz gertatu zen 1953ko urtarrilaren 31tik otsailaren 1era.

Uholdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko marea biziaren indarrari, behe presio guneak eragindako olatu handien eragina batu zitzaion. Horrek, urez bete zituen Ipar Itsasoko kostaldeetako gunerik baxuenak, eta Herbehereetako dike askok ezin izan zioten itsasoaren indarrari eutsi eta apurtu egin ziren. Kalterik handienak herrialde honetan izan ziren, guztira 1.835 hildako (gehienak hego-mendebaldeko Zeeland probintzian).

Erresuma Batuan 307 pertsona hil ziren, Lincolnshire, Norfolk, Suffolk eta Essex konderrietan. Belgikako Flandrian beste 28 pertsona hil ziren. Itsaso zakarrak hainbat ontzi hondoratu zituen, tartean MV Princess Victoria ferrya Belfast hiritik gertu (barruan zihoazen 133 pertsonak hil ziren).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1953ko Ipar Itsasoko uholdea Aldatu lotura Wikidatan


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.