Zeelanda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zeelanda

Zeelandako bandera
Bandera
Zeelandako armarria
Armarria
Estatua HerbehereakHerbehereak
Hiriburua

Koordenatuak:

Middelburg

51°31′0″N 3°36′0″E / 51.51667°N 3.60000°E / 51.51667; 3.60000Koordenatuak: 51°31′0″N 3°36′0″E / 51.51667°N 3.60000°E / 51.51667; 3.60000

Erreginaren mandataria drs. K.M.H. (Karla) Peijs
Zeeland position.svg
Azalera
1.788 km2
1.146 km2 ura km²
Biztanleria
Dentsitatea
380.186 (2005)
213 bizt/km²
Web www.zeeland.nl

Zeelanda (nederlanderaz Zeeland Speaker Icon.svg entzun (i · ?)) Herbehereetako hegoaldeko probintzia bat da. 2005ean 380.186 biztanle zituen eta bere hiriburua Middelburg da. Probintzia ia osorik irlaz osatua dago, eta hortik izena (Itsasoko Lurra). Azaleraren gehiena, berez, ura da.

Lurraren gehiengoa itsas-mailaren azpitik dago, eta gizakiak eraikitako dike sistemari esker bizi daiteke bertan. Irla kopuru handi batez osatua egon arren, gaur egun tunel eta zubiz irla guztiak loturik daude.

Zeelanda Berriari izena eman dio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeelanda lur borrokatua izan zen Holanda eta Flandriako konteen artean 1299rarte, non Holandako Konteak Zeeland irabazi zuen. Hortik aurrera Holandarekin batera egon zen. 1432an Borgoinako Felipe Onak zituen Herbehereetako jabetzen barnera igaro zen, geroago Zazpi Probintzia izenarekin ezagutuko zena. Ezkontza baten ondorioz 1477an Habsburgoen esku geratu zen Zeeland.

Larogei Urteko Gerran Zeeland Utrechteko Batasunara igaro zen eta Probintzia Batuen parte izan zen. Frantziarren okupazioaren ondoren eta Herbeheretako Erresuma Batuaren sorrerarekin 1815an probintzia osatu zen. 1953ko Ipar Itsasoko uholdeak 1.800 pertsona hil zituen Herbehereetan (bereziki Zeelanden) baina bere lurrak handitu ziren eta Delta Lana projektua martxan jartzea baimendu zuen.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borsele 22.643
Goes 36.643
Hulst 27.855
Kapelle 12.423
Middelburg 48.019
Noord-Beveland 7.408
Reimerswaal 21.450
 
Schouwen-Duiveland 34.131
Sluis 24.093
Terneuzen 54.892
Tholen 25.410
Veere 21.932
Vlissingen 44.608

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zeelanda Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Herbehereak
Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.