196 Filomela

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

196 Filomela, asteroide gerrikoan aurkitutako 196. asteroidearen izena da. 1879ko maiatzak 14an aurkitu zuen Christian Heinrich Friedrich Petersek Clintonetik.

Bere izena, greziar mitologiako Filomela izeneko pertsonaiagatik jasotzen du, Pandionen alaba eta Proknearen ahizpa zena. Bere koinatua zen Tereok liluratu egin zuen, eta, ondoren, giltzapetu eta mihia moztu zion. Filomelak, mihise batean margotu zuen gertatu zitzaion guztia, eta bere ahizpa Prokneari bidali zion. Honek, Filomela erreskatatu zuen, eta Tereoren aurkako mendeku bezala, honen seme Itis hil zuen eta Tereori jateko eman zion. Tereok, jakiterakoan, Proknea hil nahi izan zuen, baina gabilai bihurtua izan zen, Proknea, enara, Filomela, urretxindor eta Itis faisai.


Aurrekoa
195 Euriklea
Asteroidea
1879ko maiatzak 14an aurkitua
Ondorengoa
197 Arete