Gabirai

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Gabirai
Sparrowhawk04.jpg


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Klasea: Aves
Ordena: Falconiformes
Familia: Accipitridae
Generoa: Accipiter
Linnaeus, 1758
Espeziea: A. nisus
Gabiraia hegan

Gabiraia (Accipiter nisus) hegazti harrapari bat da, falkoniforme ordenakoa eta, ordena honen barnean, Accipitridae familia eta Accipitrinae azpifamiliakoa.

Eduki-taula

Ezaugarriak [aldatu]

27 eta 37 zentimetro artean neurtzen du. Helduen gainaldea iluna da, behealdea, arren kasuan, gorrixka zerrendatuak eta emeen kasuan, zurixkak, nabarrez izurtuak. Emeak, hegazti harrapari guztietan bezala, arrak baino handiagoak izaten dira. Gazteetan, gainaldea nabarra da, lumen alboak, gorrixka kolorekoak direlarik

Gabirai motak [aldatu]

  • Gabirai txitoa
  • Gabirai asaldatzailea
  • Gabirai karramarro harraparia Orinoko ibaiaren arroan oso arrunta
  • Gabirai krioiloa
  • Gabirai izoztua
  • Jothan gabiraia
  • Estrada gabiraia

Habitata eta hedakuntza eremua [aldatu]

Europa, Asia paleartiko eta Iparmendebaldeko Afrikako lautadako basoetan eta Ipar Amerikako toki menditsu batzuetan bizi da.

Bizitza eta ohiturak [aldatu]

Gabiraia
Accipiter nisus

Urtean behin jartzen ditu arrautzak, 4 edo 5 arrautza jarriz (batzuetan baita 7 arte ere), zuhaitz baten gainean jarritako makilatxo, adartxo eta beste landare elementu batzuekin egindako habia batean, arrunki, konifero basoetan. Arrautzak, 2 eta 4 egun arteko tarte batean jartzen dira, gutxi gora-behera. Inkubazioaren ardura emeak hartzen du, eta bigarren edo hirugarren arrautza jartzen duen unetik hasten da, 32 eta 45 egun bitarteko iraupena duelarik. Denbora horretan, arrak emea elikatzen du. Txitoek, lumadia 13tik 28 egunetara lortzen dute, eta, 32ra, euren lehen hegaldia egiteko prest daude, baina euren gurasoen zaintzapean jarraitzen dute beste 27 egunez, gutxi gora-behera.

Gabiraiak, behetik hegan eginez ehizatzen du, abiadura handian, batik bat, beste hegazti espezie mota batzuk eta hauen txitoak ehizatuz, baita ugaztun eta intsektu txikiak ere. Falkoniformeen ordenako hegazti harrapari bezala, eguneko hegazti harraparia da.

Kanpo loturak [aldatu]