1995eko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak

Wikipedia, Entziklopedia askea
1995eko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Irudia
1995eko liburuxka osoa. Egin klik irakurtzeko.
Motaantzerki festibal
Honen parte daAzpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Denbora-tarte1995eko abenduaren 1a - 1995eko abenduaren 21a
KokalekuAzpeitia

1995eko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak gertakari honen 13. Edizioa izan zen. Abenduaren 1etik 21era arte ospatu zen Zelaitxo aretoan. Hala ere, Urrestillako frontoian, Sanjuandegiko Aitonenan, enparantza nagusian, udaletxean eta Soreasu antzoki zaharrean ere antzezlan eta ekintza batzuk egin ziren. Izan ere, edizio honetan topaketek agertokiak zabaltzea erabakitzen du, herritarrek gertuago senti dezaten. Agertoki hauetan talde amateurrek antzeztu zuten.

Hain zuzen, amateur taldeek pisu berezia izan zuten topaketen edizio honetan, 9 antzezlanetik 6 amateurrenak izanik. Arrazoi honengatik, "Antzerki amateur maratoia" deitu zitzaion herrian zehar egin ziren antzerki emanaldi hauei. Aipatzekoa da guztira 5 antzezlan estreinatu zirela topaketa hauetan, estreinatzeak duen garrantzia azpimarratuz.

Edizio honetan Iñaki Begiristian omendu zuten eta irrati lehiaketa idazle honi buruzkoa izan zen, irratsaio hauek Herri Irratian izan izan ziren entzungai.

1995eko Ikusleen zein kritikaren sariak Markeliñe Taldearen “Kale gorrian” lanak jaso zituen eta kartelaren egilea Jon Berdejo izan zen, lehiaketa bidez.

1995eko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetako kartela

Irrati lehiaketan Alegiako San Juan Herri Eskolak irabazi zuen DBH lehenengo zikloko lehen saria eta Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolak bigarrena. Bigarren zikloko lehen saria Andoaingo Aita Manuel Larramendik irabazi zuen eta bigarrena Tolosako Laskurain Ikastolak.

Kukubiltxo Taldea "Jaiotza" antzezten
Kukubiltxo Taldea "Jaiotza" antzezten
Kukubiltxo Taldea "Jaiotza" antzezten

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlana Konpainia Egilea Zuzendaritza Aktoreak Bestelakoak
Hamaika trikimailu In Fraganti Eugéne Labiche Edi Naudo Juan Luis Mendiaraz, Ane Gabarain, Idoia Sagarzazu, Joseba Apaolaza, Isidoro Fernandez Musika: Pascal Gaigne
Zu(t)gabe Bederen 1 Aizpea Goenaga Aizpea Goenaga

Zuzendari laguntzailea: Maribi Arrieta

Pilar Rodriguez, Mikel Garmendia Estreinaldia.

Donostia Hiria saria

India beltzak Xirristi Mirristi Pantzo Hirigaray Olatz Beobide, Eneko Olasagasti Ivonne Pochelu, Bernadette Oxandabaratz, Pierre Larre, Kattalin Sallaberry, Philippe Maite, Battitta Uhalde, Helene Charritton, Pantzo Hirigaray, Battita Arotcarena, Pantxoa Etchegoin, Urrestillako frontoian
Kale gorrian Markeliñe Jose Ibarrola Javier Renovales, Iñaki Egiluz Estreinaldia
Ibarxola Koldo Amestoy Koldo Amestoy Sanjuandegiko Aitonena elkartean
Hitegia Ekekei Mikel Osoro Mikel Osoro, Loresa Pz de Albeniz, Mikel Cornejo, Iñaki Odriozola, Jose Manuel Urrutia, Izaskun Arozena Enparantza nagusian
Larrialdiak GOAZ antzerki taldea L. Dorronsoro Joseba Eskudero, L. M. Agirrezabala, Arantxa Egaña, Josu Iriondo, Ainhoa Urbieta, Dorleta Lazarobaster, Irati Agirrezabala, Maider Andonegi, J. M. Oiartzabal, Aitor Larramendi Estreinaldia.

Soreasun

Gertatutako agian Antxieta Antzerki Taldea Imanol Guridi, Aintzane Aranbarri, Asier Agiriano, Jokin Martinez, Idoia Uranga, Leire Betegi, Rebeka Larrañaga, Iñaki Bergara, Nagore Aranburu, Iñigo Agirre. Estreinaldia.



Eszenografia eta argiak: Edi Naudo, Nagore Aranburu

Musika: Peio Larrañaga

Jaiotza Kukubiltxo Kalean

Eskola antzerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlana Ikastetxe edo Taldea
Rubuturi zirkoa Mogel Ikastola. Eibar
Belea eta txolarrea R. M. De Azkue Ikastola-Lekeitio
K.B.K kalamitate baten komeriak
Jaxinto eta Joxepa Getxo 3 Batxiller Institutua-Getxo
Sugea , gizona eta azeria
Bapatekotasuna Lizardi Batxiller institutua-Zarautz
Ipotx kalea Altamira Herri Ikastetxea-Azkoitia
Ipotxaren etxea
Dentistaren kontsultan
Petranka Malilanka Aresketa Ikastola
Leizezuloko lamia
Mamutrog

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]