2011ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
2007
2016
2011ko Galesko Biltzar Nazionalerako
hauteskundeak
2011ko maiatzaren 5a
Galesko Biltzar Nazionaleko 60 eserlekuak
31 eserleku gehiengo osorako
Parte-hartzea
%42,2
%1,5
Galesko Alderdi Laborista
Carwyn Jones
Barruti bozak 401.677 %42,3 10,1
Eskualde bozak 349.935 %36,9 7,2
Eserlekuak 30 4
Galesko Alderdi Kontserbadorea
Nick Bourne
Barruti bozak 237.388 %25 2,6
Eskualde bozak 213.773 %22,5 1,1
Eserlekuak 14 2
Plaid Cymru
Ieuan Wyn Jones
Barruti bozak 182.907 %19,3 3,1
Eskualde bozak 169.799 %17,9 3,1
Eserlekuak 11 4
Galesko Liberal Demokratak
Kirsty Williams
Barruti bozak 100.259 %10,6 4,2
Eskualde bozak 76.349 %8 3,7
Eserlekuak 5 1
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke.
Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez
hautatutako biltzarkideak ikus daitezke.
Lehen Ministroa
hauteskundeen aurretik:
Hautaturiko
Lehen Ministroa:
Carwyn Jones
Laborista
Carwyn Jones
Laborista

2011ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 5ean izan ziren, eta Galesko Biltzar Nazionalaren IV. legealdiko 60 biltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 40k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten.

Hauteskunde hauetan Alderdi Laboristak, Biltzarreko eta orduko koalizio gobernuko alderdi nagusiak, herritarren sostengu zabalagoa eskuratu zuen, eta Biltzar Nazionaleko eserlekuen erdia bereganatu zituen. Ondorioz, koaliziorik osatu gabe mantendu ahal izan zen gobernuan. Kontserbadoreak oposizioko alderdi nagusia bihurtu ziren, Plaid Cymru garaituz, baina Nick Bourne alderdiaren buruzagiak eserlekua galdu zuen eta Biltzar Nazionaletik kanpo geratu zen. Bestalde, gobernu koalizioko kide txikiak, Plaid Cymruk, boz ugari galdu zituen, eta inoizko emaitzarik kaskarrenak eskuratu zituen, 4 eserleku galduz. Liberal Demokraten boz kopurua ere asko apaldu zen, eta, lehenengoz Biltzarraren sorreratik, eserleku bat galdu zuten.

Hauteskundeetan momentuan Galesen bizi ziren Erresuma Batuko, Irlandako, Commonwealtheko zein Europar Batasuneko 18 urtetik gorako herritarrak bozkatu ahal izan zuten.

Egun ber-berean Eskoziako Legebiltzarrerako eta Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak izan ziren.

Hauteskunde legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ordezkaritza proportzional misto»

Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeetan ordezkaritza proportzional mistoa (MMP) da erabiltzen den hauteskunde sistema. Biltzar Nazionaleko 60 biltzarkideetatik 40 hautesbarrutien bidez hautatzen dira, eta gainerako 20ak D'Hondt metodoa MMP sistemara aplikatuz.

Gales 40 hautesbarrutitan dago banatuta (Komunen Ganberarako hauteskundeetako hautesbarruti ber-berak), eta hautesbarruti horiek 5 eskualde osatzen dituzte: Gales Erdialdea eta Mendebaledea, Ipar Gales, Hego Gales Mendebaldea, Hego Gales Erdialdea, eta Hego Gales Ekialdea. Hautesleek bi boto eman behar dituzte: "barruti botoa", haien hautesbarrutiko ordezkaria hautatzeko; eta "zerrenda botoa" edo "eskualde botoa", haien eskualdeko 4 ordezkariak hautatzeko. Bi boto horiek ez dute zertan alderdi berarentzat izan, eta ondorioz alderdien barruti boto kopurua eta zerrenda boto kopurua normalean ez da berdina izaten.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak[1]

Alderdia Ordezkaritza proportzional mistoa Eserlekuak
guztira
Hautesbarrutiak Eskualdeak
Bozak % +/- Eser. +/- Bozak % +/- Eser. +/- Guztira +/-
Galesko Alderdi Laborista (Lab) 401.677 42,3 +10,1 28 +4 349.935 36,9 +7,3 2 = 30 +4
Galesko Alderdi Kontserbadorea (Con) 237.388 25,0 +2,6 6 +1 213.773 22,5 +1,0 8 +1 14 +2
Plaid Cymru (PC) 182.907 19,3 -3,1 5 -2 169.799 17,9 -3,1 6 -2 11 -4
Galesko Liberal Demokratak (LibDem) 100.259 10,6 -4,2 1 -2 76.349 8,0 -3,7 4 +1 5 -1
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia (UKIP) 43.756 4,6 +0,7 0 =
Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdea (GPIW) 1.514 0,2 N/A 0 = 32.649 3,4 -0,1 0 =
Alderdi Laborista Sozialista (SLP) 23.020 2,4 +1,1 0 =
Britainiar Alderdi Nazionala (BNP) 7.056 0,7 N/A 0 = 22.610 2,4 -1,9 0 =
Galesko Alderdi Kristaua 8.947 0,9 = 0 =
Britainiako Alderdi Komunista (CPB) 2.676 0,3 -0,1 0 =
Demokrata Ingelesak 744 0,1 -0,1 0 = 1.904 0,2 = 0 =
Sindikalistak eta Sozialistak Murrizketen Aurka (TUSC) 1.639 0,2 N/A 0 =
Monster Raving Loony 1.237 0,1 N/A 0 =
Independenteak 12.478 1,3 -1,1 0 -1 1.094 0,1 -0,9 0 = 0 -1
Llais Gwynedd 3.225 0,3 N/A 0 =
LLanelli Lehenesten 2.004 0,2 N/A 0 =
Guztira 949.252 100 40 949.388 100 20 60

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde bozak
Alderdiak Ehunekoak
Laboristak
36.9%
Kontserbadoreak
22.5%
Plaid Cymru
17.9%
LibDem
8%
UKIP
4.6%
Berdeak
3.4%
SLP
2.4%
BNP
2.4%
Besteak
1.9%
Biltzar Nazionaleko eserlekuak
Alderdiak Eserlekuen ehunekoak
Laboristak
50%
Kontserbadoreak
23.33%
Plaid Cymru
18.33%
LibDem
8.33%


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Welsh assembly election results 2011» BBC News (Noiz kontsultatua: 2020/6/8).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]