Plaid Cymru

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Plaid Cymru
The Party of Wales
Buruzagia Leanne Wood
Sorrera 1925
Egoitza nagusia Cardiff (Gales)
Ideologia politikoa galestar abertzalea, sozialdemokrata
www.plaidcymru.org

Plaid Cymru (euskaraz, Galesko Alderdia) Galeseko alderdi abertzale garrantzitsuena da. Gales Erresuma Batutik bereiztea eta galesera indartzea dira bere helburu garrantzitsuenak. Bere botoemaile gehienak Galesko iparralde eta mendebaldean bizi dira, nekazaritza eremuetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1925eko abuztuaren 5ean sortu zen Byddin Ymreolwyr Cymru alderdi abertzalea eta Y Mudiad Cymreig mugimendu klandestinoa elkartu zirenean. Hasieran Plaid Genedlaethol Cymru (Galesko Alderdi Nazionala) zuen izena, baina segituan hartu zuen gaurko izena.

Galesko Alderdi izena duen arren, oinarri sozial nahiko mugatua du. Lehendabiziko urteetan jarduera independentisten ordez, galeseraren aldeko ekintzak bultzatu zituen eta, horren ondorioz, joera ugari egon dira bere barnean, batzuk politika lehenesten dutenak eta besteak ekintza kulturala lehenesten dutenak.

1966an Westmisterreko Legebiltzarrerako lehen ordezkaria lortu zuen. 1974an 3 ordezkari lortu zituen. 1979ko erreferendumean (Galesko autonomiari buruzkoa) alderdiak aldeko jarrera hartu zuen, baina ezezkoak irabazi zuenez alderdikide askok porrota sentitu zuten.

1992an lau eserleku lortu zituen eta Erreferenduma errepikatu zen. Oraingoan baiezkoak irabazi zuen (tarte txikiz), eta Galesko Biltzar Nazionala osatu zen. Plaid Cymru bigarren alderdia izan zen, laborismoari oposizioa eginez. 1999an landa eremuan ezezik hiri eremuetan ere ordezkaritza esanguratsua lortu zuen.

2000. urtetik aurrera, alderdi barneko liskarrak zirela eta, indarra galtzen joan zen. 2005eko hauteskunde orokorretan bi eserleku lortu zituen soilik.

Harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plaid Cymruk harreman estuak ditu Scottish National Party Eskoziako alderdi abertzalearekin. Europa mailan Europako Aliantza Libreko kidea da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plaid Cymru Aldatu lotura Wikidatan