Amegrove Club de Remo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Amegrove Club de Remo Galiziako Pontevedrako probintziako O Grove herrian dauden bi arrau klubetako bat da, bestea Club de Remo Mecos delarik. Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligako gaur egungo txapelduna da.

Eduki-taula

[aldatu] Uniformea

Elastikoak eta trainerua horiak dira. Traineruaren izena Pabliño da.

[aldatu] Historia

1980. urtean herriko muskuilu lantegiak (Asociación de Mexilloeiros “AMEGROVE” de O Grove) bilera egin zuen herrian arraunketa bultzatu asmoz eta 1982. urtean bateletan eta trainerillatan lehiatzen hasi ziren.

Traineru mailan 1996. urteko Espainiako Traineru Txapelketako hirugarren postuarekin jauzia eman zuen Amegrovek, 1999. urtean postua errepikatu zuenean Kontxako Banderaren sailkapen estriopadara etorri ziren 10. postua lortuz. 2002. urtean ordea ez zuen arraunalari nahikorik izan trainerua ateratzeko eta C.R. Rianxorekin bat egin behar izan zuen, hala ere emaitza onak lortu zituzten, Espainiako txapelketako laugarren postua esate baterako.

2003. urtean sortu zenetik Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligan aritu da, 2004, 2005 eta 2006 urteetan bigarren postua lortuz eta 2010 eta 2011 urteetan txapeldun izan delarik. 2011. urtean Ligako estropada guztiak irabazi zituen gainera. Aipatzekoa da 2006. urtea Espainiako Traineru Txapelketan bigarren izan baitzen eta Teresa Herrera Bandera irabazi baitzuen.

[aldatu] Palmaresa

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak