2015eko Belgikako poliziaren sarekadak

Wikipedia, Entziklopedia askea
2015eko Belgikako poliziaren sarekadak
Map
Motagertaera
Data2015eko urtarrilaren 15a
KokalekuVerviers

2015eko Belgikako poliziaren sarekadak 2015eko urtarrilaren 15ean hasi ziren.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrilak 15[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belgikako poliziak, Verviers hirian (Valonia), ustezko muturreko talde islamista baten aurkako operazioa egin zuen eta bi lagun hil zituen. Ustezko hiru islamistak poliziei tiroka hasi ziren operazioa martxan zegoela ikustean. Bruselako barruti administratiboan ere sarekadak egon ziren[1].

Hildakoak muturreko ekintzaile islamistak ziren eta ez zuten loturarik Charlie Hebdoren aurkako atentatua‎rekin. Hildakoak eta atxilotu batzuk Sirian egon ziren eta Bruselan atentatuak egitea zuten helburu[1].

Urtarrilak 16[aldatu | aldatu iturburu kodea]

27 pertsona atxilotu zituzten, ustezko jihadisten kontra egindako sarekadetan. Belgikan Poliziaren aurka egin behar zuten hamahiru lagun atxilotu zituzten eta Paris ingurueta hamabi lagun atxilotu zituzten Amedy Coulibalyri eta Kuachi anaiei laguntza emateagatik[2].

Arratsaldean, segurtasuna indartzeko Armadari deitzea pentsatzen ari zen Belgika eta terrorismoko susmagarriei naziotasuna kentzeko aukera onartu nahi zuen Belgikako Exekutiboak, nortasun-agiria edo pasaportea aldi baterako kentzea ere bai[3].

Urtarrilak 17[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau pertsona atxilo hartu zituzten Grezian, Belgikako jihadistekin harremana zutelakoan. Arratsaldean, Belgikako Fiskaltzak ukatu egin zuen harreman hori[4].

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]