2023ko Espainiako protestak

Wikipedia, Entziklopedia askea
2023ko Espainiako protestak
Irudia
Motaprotesta
Honen parte da2023 Spanish government formation (en) Itzuli
Denbora-tarte2023ko urriaren 29a - 
HerrialdeaEspainia
Kausa2023 Spanish amnesty law (en) Itzuli

2023ko Espainiako protestak urriaren 29an hasi ziren, Pedro Sánchez jarduneko presidentearen eta Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohiaren arteko negoziazioen ondorioz. Negoziazio horiek 2023ko Espainiako hauteskunde orokorren ostean Sánchez berriro presidente izendatzea zuten helburu.[1]

Alberto Núñez Feijóoren Alderdi Popularrak, uztailaren 23ko hauteskundeetan boto gehien lortu zituen indar politikoa bihurtu zenak, ez zuen gobernua osatzeko aukerarik izan, ezin baitzuten gehiengo parlamentarioa lortzeko babes nahikorik bildu. Feijóok inbestidura bozketan porrot egin ondoren, Felipe VI.a erregeak Sánchezi gobernua osatzeko ardura eman zion.[2] Botoak kontu handiz zenbatu eta eserlekuak banatu ondoren, argi geratu zen Sánchezek gobernatu ahal izateko aukera bakarra Junts per Catalunyak (Kongresuan zazpi eserleku zituena) bere alde bozkatzea zela.[3][4] Juntsek ez zion babesik eman aurreko gobernuak osatzeko, 2019ko uztaileko eta 2020ko urtarrileko inbestidura bozketetan kontra bozkatu baitzuen.[5][6]

Negoziazioak formalki hasi aurretik ere, argi geratu zen Junts eta Kataluniako Ezker Errepublikanoaren bi eskaera nagusiak 2017ko erreferendumean parte hartu zuten guztien amnistia eta beste erreferendum bat egiteko aukera zirela. Amnistia hori gauzatu daitekeela eta, Societat Civil Catalanak urriaren 8rako manifestazioa deitu zuen.[7]

Negoziazioen unera arte, PSOEk hauteskunde orokorren aurrean amnistiaren aurkako jarrera irmoa mantendu zuen. Sanchezek jarrera aldatu zuen eta amnistiaren aldeko proposamena defendatu zuen urriaren 28an PSOEren Batzorde Federalean.[8] Iritzi ofizialaren aldaketa horrek Espainiako gizarte zibilaren zati bat sumindu egin zuen, baita eskuin nazionalista ere, urriaren amaieran eta azaroaren osoan Espainiaren batasunaren aldeko manifestazioak deitu zituena.

Azaroaren 12an, PPk «espainiarren berdintasunaren alde» protesta egitera deitu zituen herritarrak, eta erantzun zabala izan zuen: Madrilen jendetza batu da Puerta del Sol plazan eta haren inguruetan. Ekitaldian, hango alkateak eta presidenteak zein PPko buruak hartu dute hitza. Pedro Sánchezen aurkako mezuak nagusitu dira haien zein bertaratutako manifestarien artean.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia
Espainia
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.