2023ko Ohioko trenaren istripua

Wikipedia, Entziklopedia askea
2023ko Ohioko trenaren istripua
Map
Motaerrailetik irtetea
hondamendi ekologiko
Data2023ko otsailaren 3a (20:55 (en) Itzuli. Ekialdeko Ordu-eremu, UTC−05:00)
KokalekuEast Palestine (Ohio)
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Operatzen dituen elementuakMerkantzia-trenrailroad car (en) Itzuli
AbiapuntuMadison
Kausamechanical failure (en) Itzuli
Honen ondorioaerrekuntza Binil kloruro
train fire (en) Itzuli
controlled burn (en) Itzuli
kutsadura Binil kloruro, Fosgeno, hidrogeno kloruro
Salbuespen egoera
heriotza arrain (2023ko otsailaren 8a)
class action (en) Itzuli
Pertsona hilak0
Pertsona zaurituak0
Nork ikertuaUnited States Environmental Protection Agency (en) Itzuli, Ohio Environmental Protection Agency (en) Itzuli eta National Transportation Safety Board (en) Itzuli
Atxilotu kopurua
1
Komunikabide
Hashtag#ohiotrainderailment, #OhioTrainDisaster, #OhioChernobyl, #OhioChemicalDisaster eta #OhioToxicCloud

2023ko Ohioko trenaren istripua otsailaren 3an Ohioko (AEB) East Palestine herrian gertutako tren istripua izan zen. Sustantzia kimiko arriskutsuak zeramatzen Norfolk Southern enpresaren tren bat errailetik irten zen eta lehertu zen, binil kloruro bezalakoak eguratsera botaz. Trenak 141 bagoi zituen kargatuta, beste bederatzi hutsik eta hiru lokomotor. Illinoisko Madisonetik atera zen eta Conwayra zihoan, Pennsyilvanian[1]. Binil kloruroa ezinbesteko substantzia da PVC plastikoa ekoizteko.

Leherketaren ondorioz hainbat egunez piztuta egon zen sua sortu zen. Otsailaren 6an lortu zuten kontrolatzea, sua bera sortuz eta substantzia kimiko hegazkorrak ateraz, leherketa bat egon ez zedin. Erreketak hidrogeno kloruroa eta oso toxikoa den fosgenoa jaurti zituen airera[2]. Milia bateko distantzian bizi ziren pertsona guztiak ebakuatu ziren, baina ez zen hildakorik egon.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «What caused the train derailment?» WKBN.com 2023-02-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  2. (Ingelesez) Perkins, Tom. (2023-02-11). «Ohio catastrophe is ‘wake-up call’ to dangers of deadly train derailments» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]