258 Tyche

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

258 Tyche, asteroide gerrikoan aurkitutako 258. asteroidearen izena da. Karl Theodor Robert Lutherrek aurkitu zuen 1886ko maiatzak 4an Düsseldorfetik.

Tychek, Eunomia familiako asteroideetatik gertu orbitatzen du, eta, bere konposaketari dagokionez, familia horretako kidea izango litzateke. Hala ere, familia horretako asteroide guztiak baino handiagoa da, 15 Eunomia ezik. Beraz, oso litekeena da familia horrekin zerikusirik ez izatea.

Bere izena, greziar mitologiako Tike izeneko jainkosagatik jasotzen du. Jainkosa honen baliokide erromatarra Fortuna da, honek ere, bere izeneko asteroide bat baduelarik, 19 Fortuna.


Aurrekoa
257 Silesia
Asteroidea
1886ko maiatzak 4an aurkitua
Ondorengoa
259 Aletheia