ACT-CL J0102-4915

Wikipedia, Entziklopedia askea
ACT-CL J0102−4915 galaxia-kumulua erakusten duen irudia, NASAren zein beste astronomia erakundeen teleskopioen eskutik.

ACT-CL J0102-4915, ''El gordo'' (euskaraz: "lodia" edo "gizena") edo SPT-CL J0102-4915 bezala ere ezaguna, bere distantziara edo gertuago dauden galaxia-kumulu guztietatik handiena eta pisutsuena da. 2014ean egiaztatu zen galaxia-kumulu honen pisua edo masa 3 000 bilioi Eguzkirena bezainbestekoa zela.[1][2][3]NASAren X Izpiko Chandra Behatokiak, Zientziarako Fundazio Nazionalak sortutako Atacamako Kosmologia Teleskopioak eta Very Large Telescope-k (Teleskopio Oso Luzeak) 2012an aurkitu zuten aipatutako galaxia-kumulu erraldoia.[4]

'ACT-CL J0102-4915' izen ofiziala duen galaxia-kumulu honek badu ezizen bat, hain zuzen, espainiar zientzialari batzuek emandakoa. Ezizen hori hasieran aipatu dugun ''El gordo'' da eta gaztelaniaz, ''lodia'' edo ''gizena'' esan nahi du, ezizen honen jatorria, argi eta garbi, bere tamaina erraldoia da. Aipatzekoa da, galaxia-kumulu honen urrutitasuna harrigarria dela, Lurretik 7 000 milioi argi-urtetara kokatuta baitago.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Guinness World Records 2014, 030. orrialdea.
  2. Monster "El Gordo" Galaxy Cluster is Bigger Than Thought. NASAren webgunea, 2014ko apirilaren 3ko artikulua.
  3. NASA, "El Gordo Galaxy Cluster", 2012ko urtarrilaren 10eko artikulua.
  4. CNN News komunikabide amerikarraren artikulua.
  5. NASAren webguneko artikulua: ''NASA's Chandra Finds Largest Galaxy Cluster in Early Universe''.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]