Edukira joan

AZ-2 kaia

Wikipedia, Entziklopedia askea

AZ-2 kaia 2010ean eraikitzen hasi zen Bilboko portuko kaia da. 1990eko hamarkadan eraikitzen hasi ziren kanpoaldeko kaietako bat izango da, Zierbenako kaiaren barnean. Ekialdean AZ-1 kaia eta mendebalde eta hego-mendebaldean AZ-3 kaiak dauzka.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kai berria eraikitzeko lanak 2008an esleitu zituen Bilboko Portu Agintaritzak baina lanak berez ez ziren 2010. urtearen amaierara arte hasi. 2010eko azaroan Vox Maxima izeneko draga Bilbora etorri zen eta urtebete lehenago Gerardus Mercator dragak egin bezala La Arena hondartzatik milia batzuetara harea hartzera. Muskizko udalak 2009an egin bezala, hare ateratze horrek hondartzak eragindako kalteak salatu zituen.

Kaiak 293.000 metro koadroko azalera, 21 metroko sakonera duten itsasontziak hartzeko gaitasuna eta 654 metroko zabalera izango ditu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.