Aaron ben Elijah

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aaron ben Elijah (hebreeraz: אהרון בן אליהו האחרון‎; Nikomedia, 1328/1329 - Konstantinopla, 1369) teologo judua izan zen. Bere Bizitzaren Zuhaitza obran, aristotelismoa arbuiatu zuen, eta judu-erlijioaren antzinako ortodoxiari atxiki zitzaion. Gizakiaren borondatearen lehentasuna eta profeten garrantzia aldarrikatu zituen. Eragin handia izan zuen hala ekialdeko nola mendebaldeko juduen artean.

Erreferentziak