Aberdeen FC

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aberdeen Football Club
Sorrera 1903
Futbol zelaia Pittodrie Stadium
(Edukiera: 22.199)
Presidentea Eskozia Stewart Milne
Entrenatzailea Eskozia Derek McInnes
Liga Eskoziako lehen maila
2012-13 8.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Aberdeen Football Club Eskoziako futbol talde bat da, Aberdeen hirikoa. 1903an sortu zen eta Eskoziako lehen mailan jokatzen du. Eskoziako 4 Liga eta 7 Kopa eskuratzeaz gain Europako Errekopa eta Superkopa irabazi zituen 1983an.

Palmaresari dagokionez Glasgowko Celtic FC eta Rangers FC handien ondoren talde eskoziarrik onena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1903an sortu zen Aberdeen FC eta bi garai on izan ditu. Bata 50. hamarkadan Liga eta Ligako Kopa bana irabazi zuelarik eta bigarrena 80. hamarkadan. Bertan hiru liga 5 Kopa eta Ligako Kopa bat irabazi zituen. Europan ohiko taldea bihurtu zen eta 1983 denboraldian Errekopa irabazi zuen finalean Real Madrid 2-1 garaituz eta ondoren Superkopa Hamburger SV Europako Kopako txapeldunaren aurka. Alemanian 0-0 berdindu zuten eta ondoren Aberdeenen 2-0 emaitzarekin eskuratu zuen Kopa.

1985ean irabazi zuen azkenengo Liga eta ordutik aurrera Celtic eta Rangersek ezik beste inork ez du Liga berririk irabazi. Azken titulua 1996ko Eskoziako Ligako Kopa izan zuen.

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskozian: 16[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio artean: 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1983.

Europako Superkopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1983.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aberdeen FC Aldatu lotura Wikidatan