Hamburger SV
| Ezizena(k) | Rothosen (praka gorri) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sorrera | 1887 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Futbol zelaia | Imtech Arena (Edukiera: 57.000) |
||||||||||||||||||||||||||||||||
| Presidentea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Entrenatzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Liga | Bundesliga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2011-12 | Bundesliga, 15. | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
Hamburg SV (alemanieraz Hamburger Sport-Verein) Alemaniako futbol talde bat da, Hanburgoko hiri aske eta hansatarrekoa. 1887ko irailaren 29an sortua izan zen eta Alemaniako Bundesligan jokatzen du.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
HSV, 1919an jaio zen SC Germania (1887) eta Hamburgo FC taldeak talde bakar batean batu zirenean. Taldearen lehen txapelketa, liga izan zen, 1922an, baina txapelketa honek, garai hartan, ez zuen ofizialtasunik. Liga, zazpi alditan lortu du, 1983. urtean azkeneko aldiz. Alemaniako Futbol Kopa ere lortu du, beste hiru alditan.
Nazioarteko txapelketak ere lortu ditu: Horietako lehenengoa, Europako Errekopa izan zen, 1977. urtean. 1983an, bere azkeneko liga lortu zuen urte berean, Europako Kopa lortu zuen. Beranduago, 2005 eta 2007 urteetan, Intertoto Kopa ere lortu zuen.
Bundesligako edizio guztiak jokatu dituen talde bakarra da, Alemaniako liga txapelketa hau 1963. urtean sortu zenetik.
Lortutako txapelketak [aldatu]
Nazionalak [aldatu]
- Bundesliga (6): 1922 (ez ofiziala), 1923, 1927-1928, 1959-1960, 1978-1979, 1981-1982, 1982-1983
- Alemaniako Kopa (3): 1963, 1976, 1987
- Ligako Kopa (2): 1973, 2003
Nazioartekoak [aldatu]
- UEFAko Txapeldunen Liga (1): 1982-1983
- Kontinente arteko Futbol Kopa (0): finalista 1983an
- Europako Errekopa (1): 1977
- Intertoto Kopa (2): 2005 eta 2007
Kanpo loturak [aldatu]