Real Madril

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Real Madrid C.F.
Ezizena(k) Merengeak
Sorrera 1902
Futbol zelaia Santiago Bernabeu
(edukiera: 80.354 lagun)
Presidentea Espainia Florentino Pérez
Entrenatzailea Italia Carlo Ancelotti
Liga La Liga
2013-14 La Liga, 3.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1905eko Errege Kopako txapeldun, Real Madrilen lehenengo titulua.
Txapeldunen Ligan Bayern Munichen aurkako gola ospatzen, 2007an.
Txapeldunen Ligako partida AC Milanen aurka, 2010ean.
Atlético de Madriden aurkako derbia, 2013an.
Cristiano Ronaldoren jokaldia Valenciaren aurkako partida.

Real Madril (gaztelaniaz: Real Madrid) Madrilgo kirol elkarte bat da, batik bat futbol arloarengatik ezaguna. Izan ere, FIFAk XX. mendeko klub hoberena izendatu zuen. Txapeldunen Liga 10 aldiz eta Espainiako liga 32 aldiz irabazi dituelarik, bi txapelketetan Real Madrilek ditu titulu gehien, alde handiz.

Goitizenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen goitizen zaharrenak los merengues (merengeak) edo los blancos (zuriak) izan dira, uniformeko kolore zuria dela eta. 1970eko hamarkadan, halere, los vikingos (bikingoak) izenak ospea lortu zuen, batez ere Ultras Sur taldeko zaleen artean, Europako iparraldeko jokalariak hartzeko ohiturarengatik.

Azken boladan, batez ere Florentino Perez klubeko agintean zegoelarik, los galácticos (galaktikoak) ezizena arrakastatsu bihurtu da, nazioarteko izarrak baino ez baitzituzten fitxatzen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Institución Libre de Enseñanzako ikasle batzuek 1897an Foot Ball Sky taldea sortu zuten, Madrilgo lehenengo futbol taldea izan zena. 1901ean bertako jokalari batzuek Juan Padrós eta Carlos Padrós anai katalanen proiektu berri batean parte hartuko zuten Madrid Foot Ball Club taldea sortuz. Hau 1902ko martxoaren 6an izan zen. Lehenengo urte hartakoa du lehenengo garaipena ere, Copa de la Gran Peña txapelketa hain zuzen ere. 1904ean FIFAren sortzaileetako bat izan zen. 1905 eta 1908 arteko lau Kopak jarraian irabazi zituen.

Gerra aurreko garaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo kopa ordea ez zen 1917 arte iritsi. 1920an Alfontso XIII.a Espainiakoak Errege titulua eman zion eta ordutik aurrera Real Madrid izenaz ezagutu izan da. Hala ere kirol emaitzak ez ziren onak izan eta 1932 arte itxaron behar izan zuen sortu berria zen Liga irabazteko. Kopa ere 1934ean irabazi zuen berriz.

Bernabeu eta Di Stefano[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra izan zen bitartean ez zen futbol txapelketarik izan. Gerra bukatzean ordea taldeko jokalari onenak zirenak falta zituenez kanpoko jokalariak fitxatu zituen. 1943an Santiago Bernabeu jokalari eta entrenatzaile ohia presidente izendatua izan zen. 1946 eta 1947ko Kopak irabazi zituen baina 1948an ia bigarren mailara jaitsi zen.

1952ko martxoaren 6an taldearen 50. urteurrena ospatzeko, Kolonbiako Millonarios Fútbol Club taldearen aurkako partidua antolatu zen. Madrildarrek galdu egin zuten baina talde kolonbiarreko izarra zen Alfredo Di Stefano argentinarra fitxatu zuten hurrengo denboraldirako. Francisco Gento kantabriarra ere ekarri zuten Racing de Santander taldetik. Orduan hasi zen Real Madrilen "urrezko aroa". 1950 eta 1960ko hamarkadetan Espainiako 12 liga eta 2 kopa irabazteaz gain, sei aldiz irabazi zuen Europako Kopa, bai eta Kontinente arteko lehenengo Futbol Kopa ere. Europako lehen bost kopa tituluak jarraian irabazi zituenez, koparen beraren jabetza (garaikurrarena, alegia) bereganatu zuen.

1970eko hamarkadan ere tituluak irabazten jarraitu zuen, baina Espainiako txapelketatan bakarrik. Horrela, beste 6 liga eta 3 kopa jaso zituen, 1980ra bitartean.

La quinta del Buitre[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkada euskal taldeen nagusitasunarekin hasi zen. 1984ean bigarren taldea zen Castilla C.F.-k Bigarren Mailako txapelketa irabazi zuen. Bertan jokatzen zuen jokalari belaunaldiari la quinta del Buitre ezizena eman zitzaion, Emilio Butragueño baitzen guztien buru. Belaunaldi berri hari Hugo Sanchez mexikarra gehitu eta 1985/1986 denboraldian hasita bost liga jarraian irabazi zituen. Madrildarren nahia belaunaldi honekin Europako Kopa berriz irabaztea bazen ere, ez zuten halakorik lortu. Hala ere UEFA Kopa bi eraman zituzten.

Galaktikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkadaren bukaera aldean aldaketa handiak izan ziren plantilan eta 1997-98 denboraldian azkenik lortu zuten Europako Kopa irabaztea Jupp Heynckes entrenatzaile zela. Hurrengo urtean bigarren Kontinente arteko Kopa irabazi zuen eta 2000 urtean berriz ere Europako Kopa, oraingoan Vicente del Bosque zen entrenatzailea.

2000ko uztailaren 16an Florentino Perez presidente hautatu zuten eta honek fitxaje handiak egin zituen: Zidane, Figo, Ronaldo eta Beckham "lau galaktikoak" ezizenaz bataiatu ziren. Hauekin batera etxekoak ziren Raul, Guti eta Iker Casillas bezalako jokalariak zeuden. Hauek ere lortu zuten bederatzigarren Europako Kopa, bai eta hirugarren Kontinente arteko Kopa ere.

2006tik aurrera ordea Bartzelona nagusituz joan zitzaion eta honi aurre egiteko Florentino Perezek berriz hauteskundeak irabazi eta bigarren garai galaktikoa abiarazi zuen, oraingoan Cristiano Ronaldo izanik izar nagusia eta José Mourinho entrenatzailea. Bi taldeen arteko fitxaketa lehia horrek Espainiako Ligako beste taldeekiko diferentzia izugarriak egotea ekarri zuen. Hiru urtetan Bartzelonaren atzetik bigarren izan ondoren 2011-12 denboraldian liga irabaztea lortu zuen, gainera puntuen errekorra ezarriz, 100 puntutara iritsi baitzen. Hau izan zen Mourinhoren garaipen bakarra, ez baitzuen Txapeldunen Liga irabazterik lortu, bi aldiz finalerdietara iritsi arren. 2012-13 denboraldia bereziki txarra izan zen eta ez zuen titulu bakar bat eskuratu.

2014 urtea bikaina izan da, Ligan 3. egin arren, Errege Kopa eta Txapeldunen Liga irabazi baititu[1]. Urtea borobiltzeko bere aurreneko Kluben arteko Munduko Kopa irabazi du.

Jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko irailaren 4an[2]

Zbk. Postua Jokalaria
1 Espainia ATE Iker Casillas (kapitaina)
2 Frantzia ATZ Raphaël Varane
3 Portugal ATZ Pepe (laugarren kapitaina)
4 Espainia ATZ Sergio Ramos (kapitainordea)
5 Portugal ATZ Fábio Coentrão
6 Alemania ERD Sami Khedira
7 Portugal AUR Cristiano Ronaldo
8 Alemania ERD Toni Kroos
9 Frantzia AUR Karim Benzema
10 Kolonbia ERD James Rodríguez
11 Gales ERD Gareth Bale
Zbk. Postua Jokalaria
12 Brasil ATZ Marcelo (hirugarren kapitaina)
13 Costa Rica ATE Keylor Navas
14 Mexiko AUR Javier Hernández (Manchester Unitedek utzia)
15 Espainia ATZ Dani Carvajal
17 Espainia ATZ Álvaro Arbeloa
18 Espainia ATZ Nacho
19 Kroazia ERD Luka Modrić
20 Espainia AUR Jesé
23 Espainia ERD Isco
24 Euskal Herria ERD Asier Illarramendi
25 Espainia ATE Fernando Pacheco

Utziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbk. Postua Jokalaria
Brasil ERD Casemiro (Porton 2015eko ekainaren 30 arte)
Errusia ERD Denis Txerixev (Vila-realen 2015eko ekainaren 30 arte)

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak: 60[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1931/32, 1932/33, 1953/1954, 1954/1955, 1956/1957, 1957/1958, 1960/61, 1961/62, 1962/63, 1963/64, 1964/65, 1966/67, 1967/68, 1968/69, 1971/72, 1974/75, 1975/76, 1977/78, 1978/79, 1979/80, 1985/86, 1986/87, 1987/88, 1988/89, 1989/90, 1994/95, 1996/97, 2000/01, 2002/03, 2006/07, 2007/08 eta 2011/12

1905, 1906, 1907, 1908, 1917, 1934, 1936, 1946, 1947, 1962, 1970, 1974, 1975, 1980, 1982, 1989, 1993, 2011, 2014

1988, 1989, 1990, 1993, 1997, 2001, 2003, 2008, 2012

1985

1947

Nazioarteko txapelketak: 23[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960, 1998, 2002

2014

1955/56, 1956/57, 1957/58, 1958/59, 1959/60, 1965/66, 1997/98, 1999/00, 2001/02, 2013/14

finalista 1971 eta 1983an

2002, 2014

1984/85, 1985/86

1953, 1955

1952, 1956

1994

Beste sekzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrobia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ereserkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

De las glorias deportivas,
que campean por España,
va el Madrid con su bandera,
limpia y blanca que no empaña.
Club castizo y generoso,
todo nervio y corazón.
Veteranos y noveles,
veteranos y noveles,
miran siempre tus laureles
con respeto y emoción.
¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!
Noble y bélico adalid,
caballero del honor.
¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!
A triunfar en buena lid,
defendiendo tu color.
¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!, Hala Madrid!
Enemigo en la contienda,
cuando pierde da la mano
sin envidias ni rencores,
como bueno y fiel hermano.
Los domingos por la tarde,
caminando a Chamartín,
las mocitas madrileñas,
las mocitas madrileñas
van alegres y risueñas
porque hoy juega su Madrid.
¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!
Noble y bélico adalid,
caballero del honor.
¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!
A triunfar en buena lid,
defendiendo tu color.
¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Leire ETXEZARRA: «Real Madrilek irabazi du Txapeldunen Liga, partida iraulita» Eitb.com
  2. Real Madrid Primer equipo (Plantilla). 2014.09.04

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Real Madril Aldatu lotura Wikidatan
2014-15 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak Flag of Spain.svg
Almería | Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Celta Vigo | Deportivo Coruña | Eibar | Elx | Espanyol | Getafe
Granada | Kordoba | Levante | Málaga | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Vila-real