Abu Qatada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abu Qatada

Bizitza
JaiotzaBetleem1960ko uztailaren 1a (63 urte)
Herrialdea Jordania
BizilekuaAmman
Peshawar
Londres
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Peshawar (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakterrorista eta teologoa
Enplegatzailea(k)University of Peshawar (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaSalafi jihadism (en) Itzuli

Abu Qatada al-Filistini (arabieraz: أبو قتادة الفلسطيني‎, ’Abū Qatāda al-Filisṭīnī (Palestinarra) ), Omar Mahmoud Othman bezala jaioa (arabieraz: عمر بن محمود بن عثمان‎ ‘Umar ibn Maḥmūd ibn ‘Uṯmān; Betleem, Zisjordaniako Jordaniaren lurralde okupatua, 1959/1960) Al Kaidari lotutako palestinarra da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuan jasotako arreta mediatikoagatik bihurtu zen ezagun. Jatorriz palestinarra da Qatada, Betleemen jaio zen 1960an; Israelek okupatu gabe zeukan Zisjordanian. Horregatik du Jordaniako herritartasuna. 90eko hamarkadaren hasieran iritsi zen Erresuma Batura; Jordanian torturatu egin zutela arrazoituta, babes politikoa eskatu zuen, eta Londresek onartu egin zion 1994an[1].

Dorre bikien erasoen ondotik, Erresuma Batuak terrorismoaren aurkako politika gogortu zuen; horrek susmagarriak akusazio formalik gabe atxilotzea ekarri zion. Qatada 2002an sartu zuten espetxean, eta hiru urte geroago Jordaniara deportatzen ahalegindu ziren. Qatadak Europako Giza Eskubideen Auzitegiraino jo, eta hark arrazoia eman zion, Jordanian bidezko epaiketarik jasoko ez zuela arrazoituta[1].

Azkenean, Ammanek hitzarmen bat sinatu behar izan zuen, eta 2013an, deportatu zuten. 2014ko irailaren 24ean, Jordaniako auzitegiak epaia eman zuen eta libre zen kargu guztietatik[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]