Irailaren 24
Wikipedia(e)tik
| << | Iraila | >> | ||||
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | ||||||
| 2013 | ||||||
Irailaren 24a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita zazpigarren eguna da, 268.a bisurteetan. 98 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula |
Gertaerak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1787 - 1787ko Zangozako uholdea: Euriteek eragindako Aragon ibaiaren hazteak 556 hildako eragin zituen Nafarroako Zangoza herrian.
- 2007 - Laurence Le Vert epailearen aginduz, 200 bat poliziek hamabost lagun atxilotu zituzten Lapurdi eta Nafarroa Beherean.
- 2008 - Ipar Euskal Herrian Batasunako 14 kide atxilotu zituzten.
Mundua [aldatu]
- 2005 - Rita hurakanak Ameriketako Estatu Batuak astindu zituen.
Arte eta kultura [aldatu]
Zientzia eta teknologia [aldatu]
Kirolak [aldatu]
- 1957 - FC Barcelonaren Camp Nou futbol-zelaia inauguratua izan zen.
Jaiotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1955 - Xabier Montoia idazle eta musikari gasteiztarra.
- 1964 - Ainhoa Arteta soprano tolosarra.
- 1964 - Alberto Albistegi futbolari eibartarra.
- 1964 - Alberto Barandiaran idazle eta kazetari altsasuarra.
- 1975 - Sergio Muñiz aktore bilbotarra.
- 1976 - Mikel Artetxe txirrindulari larrabetzuarra.
- 1985 - Mikel Gonzalez futbolari arrasatearra.
Mundua [aldatu]
- 1725 - Arthur Guinness garagardogile eta Guinness enpresaren sortzaile irlandarra. (h. 1803)
- 1801 - Mikhail Vasilievich Ostrogradsky matematikari eta fisikari errusiarra. (h. 1862)
- 1802 - Adolphe d'Archiac geologo eta paleontologo frantziarra. (h. 1868)
- 1817 - Ramón de Campoamor poeta asturiarra. (h. 1901)
- 1896 - Francis Scott Fitzgerald idazle estatubatuarra. (h. 1940)
- 1898 - Howard Walter Florey, farmakologo australiarra, Medikuntzako Nobel Saria. (h. 1968)
- 1905 - Severo Ochoa zientzialari asturiarra. Medikuntzako Nobel Saria. (h. 1993)
- 1911 - Konstantin Txernenko Sobiet Batasunako burua izandakoa. (h. 1985)
- 1927 - Alfredo Kraus tenore espainiarra. (h. 1999)
- 1943 - Antonio Tabucchi, italiar idazlea (h. 2012).
- 1949 - Pedro Almodovar zinema-zuzendari espainiarra.
- 1969 - Goya Toledo, aktore eta modelo espainiarra.
- 1981 - Jaime Penedo futbolari panamarra.
Heriotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1993 - Gurutze Iantzi, Herri Batasuneko zinegotzia. (j. 1962)
- 2005 - Joxe Mari Aranalde idazle gazteluarra. (j. 1933)
Mundua [aldatu]
- 366 - Liberio aita saindua. (j. ????)
- 1820 - Pedro Aranaz, musikagilea. (j. 1740)
- 1852 - Francisco Javier Castaños, Donostia suntsitzeko eta donostiarrak hiltzeko agindua eman zuen Espainiako Armadako jenerala. (j. 1758)
- 1904 - Niels Ryberg Finsen, medikua, Medikuntzako Nobel Saria. (j. 1860)
Jaiak eta urteurrenak [aldatu]
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||