Abugida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Devanagariz idatzitako XIX.mendeko testua.

Abugidak, halaber alfasilabarioak edo alfabeto silabioak izenez ezagunak, idazteko sistemak dira, Afrikan eta Asian bereziki erabiliak. Sistema horietan karakter kontsonantikoak eta bokalikoak daude baina haien antolaketa ez da alfabetoena bezalakoa. Abugidetan kontsonante bakoitzak berezko bokal bat darama, normalean /a/; horrela, kontsonantearen grafia egina, aldi berean, bokala ere ulertzen da. Zeinu diakritikoak erabiliz, ohiko konbinaketak alda daitezke: era horretan, kontsonante berarekin beste bokal bat adierazten da edo kontsonantea bakarrik. Adibidez, devanagari idazkeran:[1]

  • K = /ka/ =  ;
  • Ki = /ki/ =

Abugida hitza Peter T. Danielsek (New Jersey, 1951) sortu zuen. Hitza idazkera etiopiarretik jaso omen zuen, horretarako lehendabiziko lau karakter erabiliz.[2]

Idazkera horien multzo nagusia familia braminikako hizkuntzetakoa da, Indian eta Asiako Hego-ekialdean, baita Etiopian ere.

Erreferentziak

  1. http://www.omniglot.com/writing/devanagari.htm
  2. Ha, La, Ha or Hoi, Lawe, Haut: The Ethiopic letter names. In Fs. Wolf Leslau. Arrassowitz, 1991.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abugida Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera