Achim von Arnim
Wikipedia(e)tik
Ludwig Joachim Arnim (Achim von deitua) alemaniar poeta eta eleberrigilea (Berlin, 1781 - Wiepersdorf, 1831). Elizabeth Brentanoren senarra. Fantasia handiko eleberriak idatzi zituen: Dolores kondesa (1810); Egiptoko Isabelle (1812); Koroaren jagoleak (1817). Brentano koinatuarekin batera alemaniar kantu herrikoiak bildu zituen: Des Knaben Wunder (1806-1808, Haurraren adar miragarria), gerora G. Mahlerrek musika jarri zizkienak. Azken obra honek eta Zeitung für-Einsiedler (1808, Eremutarrarentzako egunkaria) izenekoak eragina izan zuten XIX. mendeko Alemaniako poesian.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.