Adamita
Wikipedia(e)tik
|
|
|||
| Ezaugarri orokorrak | |||
|---|---|---|---|
| Kategoria | Mineralak | ||
| Formula | Zn2AsO4OH | ||
| Identifikazioa | |||
| Kolorea | Horia, berdea, gutxitan zuria, eta bakanago purpura | ||
| Sistema kristalinoa | Ortorronbikoa; 2/m 2/m 2/m | ||
| Haustura | Perfektua bi norabidetan | ||
| Fraktura | Konkoidala | ||
| Gogortasuna Mohs eskalan |
3,5 | ||
| Distira | Diamante-itxurakoa | ||
| Marra | Zuritik berde argira | ||
| Dentsitate erlatiboa | 4,4 | ||
Adamita Zn2AsO4OH formula kimikoa duen mineral zinkdun eta artsenikoduna da. Normalean oxidatuta dagoen edo eguraldiaren eraginpean dagoen zink-meen gainean eratzen da. Adamita horia izan ohi da, baina kolore berdea ere har dezake kobre-inklusioen ondorioz. Olibenitak adamitaren egitura bera du, baina zinkaren ordez kobrea dauka bere egituran. Manganesoa, kobaltoa eta nikela ere eduki ditzake.
| Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |