Adberbio
Wikipedia(e)tik
Adberbioa aditzak, edo perpaus osoak, adierazten duenari buruzko informazio osagarria ematen duen hitz edo hitz-multzoa da. Adberbioa gramatika-kategorietako bat da. Euskaraz, irizpide morfologikoetan oinarriturik, bi sailetan banatu ohi dira: adizlagunak (deklinabide-atzizki bidez eratuak, hala nola mendi-an, aita-rentzat, edo postposizio bidez eratuak, hala nola mahai azpian) eta aditzondoak (atzizkirik eta postposiziorik gabe eratuak, hala nola gaur edo berandu)
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.