Adolf Rudnicki
Wikipedia(e)tik
Adolf Rudnicki poloniar idazlea izan zen (Varsovia, 1912 - 1990). Judua zen, eta umetan ghetto batean bizi izan zen. Alemaniarren okupazio garaiko giroa eta herri juduaren gorabeherak agertu zituen bere kontakizun liburuetan: Szczury (1932, Arratoiak), Shakespeare (1948), Zywe i martwe morze (1952, Itsaso bizia eta hila), Zhota okna (1955, Urrezko leihoa), Krowa (1959, Behiak). Literaturari buruzko iruzkinak idazten hasi zen 1953. urtetik aurrera, Niebieskie kartki (1953, Orrialde urdinak) liburuan bildu zituenak.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.