Afrikako plaka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Afrikako plaka mapa honen eskuinaldean ageri da, laranja kolore biziz; alboan ditu Hego Amerikako plaka, Ipar Amerikako plaka, Eurasiako plaka, Arabiako plaka, Indoaustraliako plaka eta Antarktikako plaka.

Afrikako plaka (batzuetan Nubiako plaka ere deitua), Afrika osoa hartu eta, mendebalderantz, erdialdeko Atlantikoko dortsaleraino hedatzen den plaka tektoniko bat da.

Plaka hauek ditu mugakide:

Afrikako plakaren muga guztiak dibergenteak dira —hau da, elkarrengandik urruntzen ari direnak—, Eurasiako plakarekin duena izan ezik. Plakak, harkaitz zaharrezko zenbait bloke kontinental hartzen ditu; duela 550 milioi urte, Gondwana kontinentea existitzen zela, egungo Afrika eratu zuten blokeak, alegia. Bloke horiek, hegoaldetik iparraldera, hauek dira: Kalaharikoa, Kongokoa, Saharakoa eta mendebaldeko Afrikakoa. Bloke horietako bakoitza bloke txikiagoetan bana daiteke.

Plakaren alde garrantzitsuenetako bat da Rift Haran Handia (ekialdean), kontinentearen eta plakaren zati bat banatzen ari den hauste bat, hemendik mende askora Somaliako plaka eratuko duena, baita Afrikaren azpikontinente bat ere. Afrikako plaka urtero 2,15 zentimetro mugitzen da iparralderantz. Hala, 650.000 urte inguru barru, Espainiaren hegoaldearekin elkartuko da, eta Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa elkarrengandik bananduko ditu.