Rift Haran Handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rift Haran Handiaren kokapena Afrikan

Rift Haran Handia edo Rift Harana[1] iparraldetik hegoaldera doan 4.830 kilometroko haustura geologiko handia da. Nahiz eta normalean haran honen izena Djibutitik Mozambikeraino alde afrikarra izendatzeko erabili, Itsaso Gorria eta Jordan harana ere Rift haranaren zatia ere badira.

Duela 30 milioi urte Afrikako hego-ekialdean (non zabalagoa den) sortu zen eta oraindino hasten da, bai zabalean bai luzeran. Lurrikara iraunkorrek eta laba isuriek hazkundeari laguntzen diote, eta gauzak horrela 10 milioi urte barru haranaren arroa itsasoan egongo da. Horrela, Afrika bi kontinentetan zatituko da, beste ozeano berri bat sortuz.

Afrikan, Rift Haran Handiak bere biodibertsitate handiaz ezaguna da. Erdialdeko Afrikan bi haran ezberdinetan zatitzen da gero hegoaldean, Tanzanian batuko direnak. Ekialdekoan sabana da nagusi, mendebaldekoan, berriz, oihana. Rift Haranean ere Afrikako mendirik altuena dago, Kilimanjaro sumendia eta zenbait lakuak ere, Turkana lakua, Tanganyika lakua edo Malawi lakua hain zuzen ere. Batzuetan Victoria lakua ere, Rift sistemaren barruan kokatu izan dute baina aipatutako bi haranen artean kokatuta dago. Haranaren mendilerro nagusiak Etiopiako mendigunea eta Mitumba mendiak dira.

Rift Haran Handiak egindako Afrikar kontinentearen hausturaren ondorioz kontinentearen ekialdeko klima mendebaldekoa baino lehorragoa da. Hori zela eta, Afrikako zati honetan sabana agertu zen eta bertoko primateak, oraindik arbolen adarretan bizi zirenak, lurrera jaitsi behar ziren eta lehendabiziko gizakiak sortu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Rift Haran Handia