Kalahari
Wikipedia(e)tik
Kalahari Afrikako hegoaldean dagoen basamortua da. Bere 900.000 km² azalera ia Botswana osoan eta zenbait Namibiako eta Hego Afrikako aldetan hedatzen da. Lurralde erdi-aridoa izanda baditu zenbait animalia eta landare. Inguruko eskualdea Kalahariko arroa du izena eta bere 2,5 milioi km² basamortuan ez ezik Angolara, Zambiara eta Zimbabwera ere hedatzen da. Eskualdeko ibai iraunkor bakarra Okavango da.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Keir hitza tswanaz "egarmina" esan nahi du, hori dela eta Khalagari, Kgalagadi edo Kalagare "urik gabeko lekua" esan nahi dute.
[aldatu] Klima
Kalahari ez da benetako basamortua. Zenbait alditan urtero 250 mm euri dituzte eta landaretza nahikoa; benetako basamortu aridoa hego-mendebaldean dago (urtero 175 mm baino gutxiago). Udako tenperaturak Kalaharin 20 ºC gradutik 69 °C gradura doaz.
[aldatu] Meak
Eskualdean harea, ikatz, kobre, nikel eta uranioko biltegiak daude. Munduko diamante-meategirik handiena Botswanako Orapan dago, ipar-ekialdeko Kalaharin. Hego Afrikako Pomfreten, berriz, asbesto du.
[aldatu] Biztanleria
Bertoko jatorrizko biztanleak san herria edo boskimanoak dira.
[aldatu] Kalahari pelikuletan
- A Far Off Place, pelikula, Reese Witherspoon eta Ethan Randall (Embry) protagonistak dituena.
- The Gods Must Be Crazy, pelikula.

