Agaricomycetes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Agaricomycetes
Amanita muscaria (Agaricales)
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Fungi
Filuma: Basidiomycota
Azpifiluma: Agaricomycotina
Klasea: Agaricomycetes
Dowell, 2001
Ordenak

Agaricomycetidae

Agaricales
Atheliales
Boletales

Phallomycetidae

Geastrales
Gomphales
Hysterangiales
Phallales

incertae sedis

Auriculariales
Cantharellales
Corticiales
Gloeophyllales
Hymenochaetales
Polyporales
Russulales
Sebacinales
Thelephorales
Trechisporales

Agaricomycetes klaseak perretxiko izenarekin ezagutzen diren espezie gehienak barne hartzen ditu, baina horiez gain Gasteromycetes eta Homobasidiomycetes taxon zaharretako espezie asko ere biltzen ditu. Talde honetako 16.000 espezie deskribatu dira (orain arte deskribatu diren basidiomizetoen %53). Taxon honetan Hibbett eta Thorn-ek[1] definitu zuten Homobasidiomycetes taldeko espezie guztiak daude, gehi Auriculariales eta Sebacinales taldeak[2].

Agaricomycets taldearen hasierako sailkapenetarako irizpide nagusitzat perretxikoaren (fruitu-gorputzaren) morfologia erabili bazen ere, orain ez da horrela egiten. Esaterako, Gasteromycetes (astaputzak) eta Agaricomycetes (beste perretxikoak) taldeen arteko bereizketa jadanik ez da naturaltzat ematen: itxura batean, zenbait astaputz-espeziek modu independentean eboluzionatu dute. Haatik, onddoen gida askok oraindik ere astaputz guztiak talde berean eta gainerako perretxikoetatik aparte sailkatzen dituzte, sailkapen zaharra egokia baita fruitu-gorputzak kategorizatzeko. Era berean, sailkapen modernoek Lycoperdales ordena zaharkitua zatitu eta zati bakoitza Agaricales eta Phallales ordenetan, hurrenez hurren, sartu dituzte.

Klase honetako kide guztiek basidiokarpoak eratzen dituzte, batzuk oso txikiak eta beste batzuk erraldoiak, metro bateko tamaina eta 130 kg-ko pisua edukitzera irits daitezkeenak. Bestalde, talde honetakoa da Lurreko organismo bizidunik handiena eta zaharrena omen dena: Armillaria gallica espeziearen mizelio batek 150.000 metro koadroko hedadura, 10.000 kg-ko pisua eta 1.500 urteko adina duela kalkulatu da.

Kasik espezie guztiak lurtarrak dira (gutxi batzuk urtarrak dira), eta askotariko inguruneetan bizi daitezke. Gehienek deskonposatzaile funtzioa betetzen dute, batez ere zurean. Hala ere, espezie batzuk patogenoak edo bizkarroiak dira, eta beste batzuk sinbionteak dira, batez ere basoetan arruntak diren ektomikorriza sortzaileak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hibbett, D.S. & R.G. Thorn,The Mycota, Vol. VII. Part B., Systematics and Evolution. Berlin: Springer-Verlag. 121-168
  2. Hibbett, D.S., et al. (Mar 2007). "A higher level phylogenetic classification of the Fungi". Mycol. Res. 111 (5): 509-547

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agaricomycetes Aldatu lotura Wikidatan