Armillaria gallica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Armillaria gallica
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPhysalacriaceae
GeneroaArmillaria
Espeziea Armillaria gallica
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakArmillaria gallica fruiting body (en) Itzuli
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Armillaria gallica (Armillaria bulbosa eta Armillaria lutea-ren sinonimoa) Physalacriaceae familiako ezti-onddoen espeziea da.[1][2] Oina baztertu eta denbora luzez egosi behar da, bestela oso mingotsa da eta intolerantzia sindromea sortzen du normalean. Gordinik hasieran gozoa eta atsegina dirudi, baina laster erreakzio kimikoa egiten du listuarekin eta mingotsa eta desatsegina bihurtzen da.

Sinonimoak: Armillaria bulbosa, Armillaria inflata, Armillaria lutea, Armillaria mellea var. bulbosa

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran globo itxurakoa, ganbila, gero laua; ertza mehea, inkurbatutik lau-dekurbatura. Kapelaren azala lehorra, matea, ezkata arre eta iheskorrez estalia, erdian trinkoagoak, marroi-okre kolorekoa, erdialdean ilunagoa.

Orriak: Ugari, estu, desberdinak, zuritik kremara doan kolorekoak, helduaroan orbanekin.

Hanka: Sendoa, zilindrikoa, erraboilarekin, oinarrira iluntzen diren tonu marroi-gorriekin eta hori-berdexka koloreko pruinarekin erraboilean. Eraztuna goian, kotoi-itxurakoa, zurixka, kanpotik horixka, heltzen denean oso txikia eta trinkoa.

Haragia: Gogorra, zurixka.[3]

Etimologia: Armillaria terminoa latinetik dator “arkulla” hitzetik, eskumuturrekoa esan nahi du. Eraztunagatik. Gallica epitetoa, Galiakoa esan nahi duen “Gallica” hitzetik

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan jangarria da, mingostasuna ekiditeko egositako ura botatzea komeni da. Gordinik digestio-arazoak sor ditzake.[4]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armillaria gallica espeziea Armillaria mellea delakoaren oso antzekoa da, Ez da nahastu behar beste Armillaria batzuekin ere: obscura, ostoyae eta polymyces espeziekin.[5]

Sasoi eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Basogintzan kaltegarria da, zuhaitzari sustraietatik erasotzen diolako, baina ekologoek basoa birsortzeko baliabidetzat hartzen dute. Hostogalkorren basoetan, haritzetan batez ere. Lurrean edo baso soilguneetan ateratzen dela ematen duen arren, enborren sustraietan edo oinarrietan hazten da.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Europa, Errusia, Ipar Korea, Hego Korea, Japonia, Txina, Alaska.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Ingelesez) Magazine, Smithsonian; Daley, Jason. «This Humongous Fungus Is as Massive as Three Blue Whales» Smithsonian Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 310 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  5. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  6. Armillaria gallica: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]