Agliata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orburu frijitua agliataz.

Agliata Sardiniako Bosa hirian, Oristanoko probintzia, erabilitako saltsa tradizionala da.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki Genovako Errepublikan sortu omen zen eta handik Sardiniara eraman zuten. Saltsa hau arrantzaleek sortu zuten. Arrantzaleek, gaur egungo hozkailuak ez zeudenan, janaria luzaro kontserbatu behar zuten eta helburu horrekin saltsa hau erabiltzen zuten. Saltsa horrekin prestatutako janaria gehiago irauten du, zapore indartsuago izanik.

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plateraren oinarria baratxuri txikitua da. Ondoren, oliba olioaz erregosia egiten da, tomate idortuaz eta ardo ozpinaz ondua.[1] Horrelako egindako saltsaz normalean arrainak kondimentatu egiten dira (Scyliorhinus canicula, olagarroa, Rajiformesak); lehorreko haragiaz ere jan daiteke, esaterako arkume hankaz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]