Aho-sexu
Wikipedia(e)tik
Aho-sexua ahoa, mihia, hortzak edo eztarriaren erabileraren bitartez bikotekidearen organo sexualak kitzikatzean datzan sexu harremana da[1]. Mota askotako aho-harremanak daude: cunnilingus emakume bati egindakoa bada, felazio eta irrumatio gizon bati egindakoa bada. Anilingus uzkiaren akuilatze sexuala da[2]. Gorputzaren beste zatiren aho-akuilatzea (adibidez musuak edota miazkadak) normalean ez dira aho-sexutzat jotzen.
Aho-sexua harreman sexual osoa izan daiteke baina baita sexu aurreko aurrekaria edota sexu ondoko jolasa ere.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Franklin, Jacqueline (2001), The Ultimate Kiss: Oral Lovemaking, A Sensual Guide for Couples, Los Angeles: Media Press, ISBN 0-917181-17-4.
- ↑ Adams, James N. (1990), The Latin Sexual Vocabulary, Johns Hopkins, ISBN 0-8018-2968-2.