Aiztogile kalea (Gasteiz)

Koordenatuak: 42°50′57″N 2°40′16″W / 42.84924°N 2.67122°W / 42.84924; -2.67122
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aiztogile kalea
Aiztogile kaleak Santa Ana kantoiak bat egiten duten tokia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′57″N 2°40′16″W / 42.84924°N 2.67122°W / 42.84924; -2.67122
Map

Gasteizko Aiztogile kalea Alde Zaharrean dago. Herri hizkeran Kutxi kalea moduan ezaguna da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege Atea kalean hasten da eta Txikita kalean amaitzen da, Santa Maria kantoiarekin bat egiten duen tokian. San Frantzisko Xabierkoaren, Santa Ana eta San Markos kantoiak zeharkatzen ditu.

Luzera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

425 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 103 zenbakiraino iristen da eta eskuinekoan 98raino.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera kalearen izena aspaldikoa da, 1254 eta 1256 urteen artekoa.

Kale honetan jaiotako pertsonai ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kale honetatik igarotzen da Alde Zaharraren goiko aldera igotzeko Ekialdeko arrakala automatikoa, San Frantzisko Xabierkoaren kantoian.

Taberna eta jatetxe asko daude (39 jatetxe eta taberna guztira 2018ko uztailean) kale honetan. Jende asko biltzen da[2] egunean zein gauean zehar poteatzeko, bazkaltzeko eta afaltzeko.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinezkoentzako kalea den arren ibilgailu ugari ibiltzen da, gehienbat banaketa kamioiak.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kale hau aipatzen da Potato taldearen La gente rula[3] abestian.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalearen azken zatia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]