Aki Kaurismäki
Aki Olavi Kaurismäki (Orimattila, Finlandia, 1957 -) finlandiar zinema-zuzendaria da.
[aldatu] Biografia
Zinema-zuzendari izateaz gainera, aktore, ekoizle eta gidoigile ere bada.
Frantziako Nouvelle vague joeraren mireslea da. Anaia Mikarekin batera, laurogeiko hamarkadan Finlandian egin den zinematografia mundu osoan erakutsi du. Oso film ankerrak eta gogorrak egiten ditu, eta kritika onak jasotzen ditu gehienetan zinema-jaialdietan.
Finlandiaren gainbeherari buruzko hiru filmeko sorta bat egin du: Itzalak paradisuan (1986), Ariel (1988) eta Pospolo-lantegiko neskatila (1990). Komediak ere egin ditu Leningrad cowboys rock taldeko musikariak protagonista direla. Munduko musika-talderik okerrena izan arren, oso umore fina dute, eta horrek Estatu Batuetako musika-giroko ateak ireki dizkie.
Beste film batzuk: Soldatapeko hiltzailea kontratatu dut (1991), Bohemia bizitza (1992), Hodei iragankorrak (1996), Juha (1999), Iraganik gabeko gizona (2002), Argiak ilunabarrean (2006), Le Havre (2011).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.