Al-Mamun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula

Al-Mamun ezkerraldekoa da

Abū Jafar Abdullāh al-Mamūn ibn Harū (edo Almamon, Al-Maymun, Al-Mamoon, el-Mâmoûn) (arabieraz: ابوجعفر عبدالله المأمون‎) (Bagdad, irailaren 15a - 833ko abuztuaren 9a) kalifa izan zen 813tik 833 bitartean. Oso ezaguna den Mila gau eta bat gehiago liburuaren protagonista den Harun al-Rashid ospetsuaren semea izan zen.

Biografia

Al-Ma'mun Bagdaden jaio zen 786ko irailaren 15ean. Aita Islamaren Urrezko Aroari hasiera emango zion Harun al-Rashid kalifa izan zuen eta ama, berriz, Marajil pertsiarra.

Al-Tabariren esanetan (v. 32, p. 231), Al-Mamun azal argiko gizona zen, dotorea eta bizar luzea eraman ohi zuen. Hizlari ona omen zen, eskuzabala eta oso erlijiotsua, zentzuduna, justua eta poesiarako zaletasun handikoa.

Al-Mamun kalifaren agintaldia Islamaren historian izan den loriatsuena kontsideratuta dago eta hortxe hasi ziren arabiarren zientziarako lorpen gorenak. Bere agintaldian, herriak zituen ika-mika guztiak gorteetara bideratzen saiatu zen, argudio dialektikoak logika, teologia eta esparru legaletan oinarritu nahian.

Heriotza eta ondorengotza

Al-Mamun Tarso inguruan hil zen. Tarsoko Meskita Handian dago bere hilobia. Ez zuen semea izan oinordeko, Al-Abbas ibn al-Mamun, erdi anaia zuen al-Mutasim baizik[1].

Ekarpenak

Al-Mamun ezkerraldekoa da

Bagdaden ezarri zuen Jakintzaren Etxea (Bayt al-Hikmah), akademia eta liburutegia espazio berean uztartuz. Liburutegi hartan garaiko diziplina oro hartzen zituzten liburuak gordetzen ziren, literatura, natur zientziek edo logika tarteko. Jakintzaren Etxean, antzinako munduan garrantzitsuak ziren zientzia eta filosofiako lanak itzultzen zituzten uneoro, Grezia eta Egiptotik zetozenak bereziki. Garai distiratsu honetan ekarri zituzten maisu arabiarrek aljebra eta karaktere bereziak (zenbaki arabiarrak) Indiatik Mendebaldeko Europara.

Ekarpenetako bat lurraren meridianoa neurtzeko saiakera izan zen, baina erabilitako unitateak ukondoak izan ziren eta ez dira oraindik ekibalentziak ezagutzen. Horregatik, hainbat autorek ez du aintzat hartzen[2].

Erreferentziak