Bagdad

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bagdad

Bagdad
Izen ofiziala بغداد
Estatua IrakIrak
Probintzia Bagdadeko eskualdea
Herritarra bagdadar[1]
Koordenatuak

33°19′30″N 44°25′19″E / 33.32500°N 44.42194°E / 33.32500; 44.42194Koordenatuak: 33°19′30″N 44°25′19″E / 33.32500°N 44.42194°E / 33.32500; 44.42194

Bagdad non dagoen adierazten duen Irak-ko/-go/-eko mapa
Bagdad
Eremua 734 km²
Ordu eremua UTC+4 (udan +3)
Biztanleria
Metropoli eremua
6.554.126 bizt. (2011)
7.216.040
Dentsitatea 8.929,33 bizt./km²
Sorrera 762ko uztailaren 30a

Bagdad[1][2] (arabieraz: بغداد‎ Baġdād, irakiar ahoskera: bɐʁˈd̪ɑːd̪) Irakeko hiriburu eta hiri nagusia da, bai eta Ekialde Ertaineko handienetarikoa, Kairo eta Teheran ondoren. Herrialdeko erdialde eta ekialdean dago kokatuta, Tigris ibaiaren ertzean.

Meskita Bagdaden (1973).

Garrantzi handiko erlijiogunea (meskitak, katedralak). Unibertsitateak. Bagdad Mesopotamiako lurralde oparoenean kokatua dago, Tigris eta Eufrates ibaien inguruan. Samarra urtegia eraiki zutenean, azkena eman zitzaien 1955ean Bagdad urpean uzten zuten uholde handiei (1931; 1954), ur handiak desbideratu baitziren. Abastarren garaiko monumentu (VIII-XII m.) eta jalairiarren garaikoak (XIV m.).

Barrutiak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria bederatzi barrutitan banaturik dago[3]:

  • Adhamiyah
  • Karkh
  • Karadah
  • Kadhimyah
  • Mansour
  • Sadr Hiria (Thawra)
  • Al Rashid
  • Rusafa
  • Bagdad Berria (Tisaa Nissan)

Barrutiak, era berean, 89 auzotan banaturik daude, hona hemen nagusienak:

  • Al-Ghazaliya
  • Al-A'amiriya
  • Dora
  • Karrada
  • Al-Jadriya
  • Zayouna
  • Al-Saydiya
  • Hurriya Hiria
  • Al-Sa'adoon
  • Al-Shu'ala
  • Al-Mahmudiyah
  • Bab Al-Moatham
    • Al-Baya'
  • Al-Za'franiya
  • Hayy Ur
  • Sha'ab
  • Jamia
  • Al-Adel
  • Al Khadhraa
  • Hayy Al-Jihad
  • Hayy Al-A'amel
  • Hayy Aoor
  • Al-Horaya
  • Hayy Al-Shurtta
  • Yarmouk
  • Jesr Diyala
  • Abu Disher
  • Raghiba Khatoun
  • Arab Jijur
  • Al-Awashosh
  • Al-Fathel
  • Al-Ubedy
  • Al-Wazireya

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abu al-Abbas-ek (Al-Mansur, "garailea", izenarekin ere ezagutua) eraiki zuen Bagdad 762. urtean, sasaniarrek aurrez eraikitako herriaren gainean, Madinat al-Salam ("Bakearen hiria") izenaz bataiatua, Tigris ibaiaren mendebalean.Kalifen jauregia eta meskita zeudelarik erdian, haietatik abiatzen ziren lau hiribide, bakoitzak beste muturrean ate bana zuela. Harresi batek lotzen zituen lau ateak, hiri guztia inguratuz.

Sadam Hussein irakiar agintariaren estatuaren eraispena Estatu Batuetako armada herrialdean sartu ondoren, 2003an.

Bagdadek gorabehera handiak izan zituen antzinatean. Abbastarren aginpidea gainbehera zihoalarik ezinbestean, Hulagu mongoliarrak hiria konkistatu eta suntsitu egin zuen 1258. urtean. Abbastarren urrezko garaian izan zuen distira ez zuen berriro lortu Bagdadek, bertako jalairiarren dinastia (XIV. m.) horretan saiatu bazen ere. Garai horretakoak dira, halaz ere, Mirjan ibn´Abd-Allahren meskita eta ikastetxea (1358). Timur-i Lang azken konkistatzaile mongoliarrak hiria suntsitu zuen, 1401. urtean.

XVI. mendean, inperio otomandarraren eta safaviarren mendean geratu zen. XVIII. mendean eta XIX. mende hasieran, lurralde autonomoa osatu zuen Bagdadek, mamelukoen gobernupean.

1917an gudaroste britainiarrek hartu eta 1921ean Irakeko erreinu independenteko hiriburu bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerraren garaian, bertan zeuden ingelesen aurkako altxamendu bat bizi izan zuen Bagdadek eta 1958an Irakeko errepublikako hiriburu bihurtu zen. 1991ko urtarrilean, Kuwait inbaditu ondoan Iraken aurka eratu zen aliantzako armadak Bagdad bonbardatu eta erdi suntsitu zuen. Biztanleriaren artean hildako ugari izan zen.

Mugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Bagdad)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 15.5 18.5 23.6 29.9 36.5 41.3 44.0 43.5 40.2 33.4 23.7 17.2 30.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.8 5.5 9.6 15.2 20.1 23.3 25.5 24.5 20.7 15.9 9.2 5.1 14.9
Euria (mm) 26 28 28 17 7 0 0 0 0 3 21 26 156
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 5 6 4 2 0 0 0 0 0 1 5 6 29
Eguzki orduak 192.2 203.3 244.9 255.0 300.7 348.0 347.2 353.4 315.0 272.8 213.0 195.3 3240.8
Hezetasuna (%) 71 61 53 43 30 21 22 22 26 34 54 71 508
Iturria (1): Climate & Temperature[4]
Iturria (2): World Meteorological Organisation (NBE)[5]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendik ere merkataritza eta administrazio gune garrantzitsua zena, petrolioaren aurkikuntzak industrialde indartsu bihurtu zuen Bagdad: elikadura industria (olioa), ehun langintza (artilea eta kotoia), mekanika industria, metalgintza, larrukiak, tabakoa eta, batez ere, petrolio findegia (Kirkuk). Turkia Basorarekin lotzen duen burdinbidea bertatik igarotzen da. Nazioarteko aireportua dauka.

Ondo ureztatuta dago, eta lurgintza (kotoia, datilak, fruituak) eta abeltzaintza (ardi azienda) garrantzizkoak dira.

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bagdad Aldatu lotura Wikidatan