Alfred Binet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfred Binet.

Alfred Binet (Niza, 1857ko uztailaren 8a - Paris, 1911ko urriaren 18a) frantses psikologo eta pedagogoa izan zen, ezaguna psikometria arloan egin zituen ekarpenengatik, hain zuzen ikasketa-oztopoak dituzten haurrak hautemateko test bat garatzegatik. Izan ere, 1904 urtean frantses gobernuak haur horiek bereizteko tresna bat diseinatzea esaktu zion; horretarako Théodore Simon sendagilearekin elkartu eta Binet-Simon eskala psikometrikoa asmatu zuten, egungo adimen-testen aurrekaria dena eta haur baten errendimendu akademikoa bere adinari dagokion errendimendu estandarrarekin alderatzen ahalbidetzen duena. Binetek adimen urriko haurren bereizketa gaitzesten bazuen ere, Binet-Simon eskala bazterkeria eta arrazismoa bultzatzeko erabili zen, bereziki Estatu Batuetan, Lewis Terman psikologoaren eskutik besteak beste.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Binet Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.