Alfred Binet

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alfred Binet.

Alfred Binet (Niza, 1857ko uztailaren 11 - Paris, 1911ko urriaren 18a) frantses psikologo eta pedagogoa izan zen, ezaguna psikometria arloan egin zituen ekarpenengatik, hain zuzen ikasketa-oztopoak dituzten haurrak hautemateko test bat garatzegatik. Izan ere, 1904 urtean frantses gobernuak haur horiek bereizteko tresna bat diseinatzea esaktu zion; horretarako Théodore Simon sendagilearekin elkartu eta Binet-Simon eskala psikometrikoa asmatu zuten, egungo adimen-testen aurrekaria dena eta haur baten errendimendu akademikoa bere adinari dagokion errendimendu estandarrarekin alderatzen ahalbidetzen duena. Binetek adimen urriko haurren bereizketa gaitzesten bazuen ere, Binet-Simon eskala bazterkeria eta arrazismoa bultzatzeko erabili zen, bereziki Estatu Batuetan, Lewis Terman psikologoaren eskutik besteak beste.


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.