Altikogañako oppiduma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Altikogañan Burdin Aroko herrixka gotortu bat izan zen. Irudian euste hormetako baten hondakina.

Altikogañako oppiduma San Fausto mendigunean dagoen Altikogaña muinoan egon zen Burdin Aroko oppidum bat izan zen[1]. II. Erdi Aroan garatu zen eta Erromatarrek suntsitu zuten Errepublika Amaiera garaiko gerratan.

Aurkikuntzaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizarrako Batxiler institutuko kideek miatu zuten estreinakoz San Fausto ingurua, eta batez ere Lazkua mendiko haitzuloa. Bertan zeramikazko pieza ugari agertu ziren eta ikusita hura hilobi-koba zela, bertan ehortzitako jendearen bizilekua bilatzen hasi ziren. Horrela, toki jakin batean material ugari aurkitu eta arkeologoei jakin arazi zieten. Arkeologoek materiala aztertu eta piezak agertu ziren gunea ondo miatu eta hor herri bat egon zela baieztatu ahal izan zuten[2].

Pieza metaliko ugari daude. Horien artean, nabarmentzekoak dira hainbat motatako fibulak: ukondo-fibulak, malguki bikoitzekoak, Oin tolestua eta bukaerako botoia duen fibula, oin luze tolestua eta amaieran eranskina duena (La Tène motakoak[oh 1]). Apaintzeko zenbait objektu ere jaso ziren, besteak beste, eskumuturreko zati bat eta zazpi txanpon: hiru "denario" eta lau as (kobrezkoak, balio gutxiagokoak), hainbat txanpon-etxetakoak: Barskunes, Iltirta, Esos, Bolskan eta Bursan)[3]. Gainerako pieza metalikoak lantza-puntak, iltzeak, grapak eta abar dira. Jasotako zeramika proportzioan urria da. Zatiak txikiak dira eta kalitate kaskarrekoak[4].

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "La Tèneko fibula" gisa sailkatzen dira soilik, zubiaren gainean biratu eta zubia ukitu, besarkatu edo bertan urtu arte biratzen diren oinak dituztenak. Badira bestelako fibula batzuk, garai berekoak, baina ez datoz bat ezaugarri definitzaile horrekin. ikus: Roman Erice Lacabe: Fíbulas de La Tène Medio y final de colecciones de Zaragoza. De las ánforas al museo. Estudios dedicados a Miguel Beltrán Lloris. Ayuntamiento de Zaragoza. URL: https://ifc.dpz.es/recursos/publicaciones/35/21/19erice.pdf

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Urrutia, Javier. «Mendikat → Altikogaña (733 m)» www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  2. (Gaztelaniaz) Martínez Velasco, Antxoka; Argandoña Otxandorena, Pedro. (2016). «El signum equitum de Altikogaña y el santuario del Balcón de Lazkua (Eraul, Navarra): simbología y religión de un poblado protohistórico» Munibe, Antropologia-Arkeologia (Donostia: Aranzadi): 127-149. ISSN eISSN 2172-4555 1132-2217 eISSN 2172-4555..
  3. Castiella Rodríguez, Amparo. (1986). «Nuevos yacimientos protohistóricos en Navarra» Trabajos de arqueología Navarra 5: 133-173. ISSN 0211-5174..
  4. «Altikogaña» Gran Enciclopedia de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.